NEGOZIOEN TXANDA

Baztan-Bidasoako Negozioen txanda zerbitzuak, enpresen jarraipena errazteko tresna izan nahi du.

Gure herrietako negozio txikiek zailtasunak dituzte eta ahultzen jarraitzen dute langile faltaren aitzinean. Negozio hauek ixteko asmorik izan ez, betiko bezeroak eduki eta errentagarriak izan arren beraien negozioa jarraituko duena aurkitzen ez badute desagertzera bideratuak daude.  Hau horrela, jabeek etorkizunari begira daude eta gure herrietako garapena sustatzen duten langileak bilatzen dituzte.

Ekintzailea zara eta negozio baten lekukoa hartuko zenuke?

NEGOZIO-TXANDAREN POLTSA

Negozio txandaren poltsan beraien enpresa saldu edo erreleboan jarri nahi duten pertsona eta hura erosi edo erreleboan hartu nahi dutenen arteko harremana sortzea da helburu. Hau da, enpresa saldu edo erosi nahi den iragarkia sortu eta hau publikatu eginen da, horrela bat besteari bilatu eta kontaktuan jartzen ahalko dira. 

JARDUERA EKONOMIKO PUBLIKOEN POLTSA

Jarduera publikoen poltsa atalan, Baztan-Bidasoako erakunde publikoek, bere ustiapenerako eskaintzen dituzten negozio eta jarduera ekonomiko publikoak aurkituko dituzu.

MERKATARITZA LOKAL HUTSEN POLTSA

Atal honetan, Baztan-Bidasoan, hutsik eta alokatzeko prest dauden merkataritza lokalen bilduma aurki daiteke.

ESKUALDATZE URRATSAK ETA AHOLKUAK

Agian, zerotik hasi gabe ekiteko modua bilatzen ari zara, eta, beraz, dagoeneko martxan dagoen zerbait erosi nahi duzu. Edo, agian, negozioa badaukazu, eta zeure buruari galdetzen ari zara nola egiten den negozioaren eskualdaketa, bertze pertsona batek jarrai dezan.   Atala honetan negozioaren eskualdaketaren urratsak eta inplikazioak azalduko dizkizut, baldintza onenetan egin ahal izan dezazun.

DIRULAGUNTZAK: 

       Hemen duzue, zalantzak bideratzeko gunea

Helarazi zure zalantza ondorengo inprimakia osatuz