Nor gara? 

Nor gara? 

Elizondo Lanbide Eskola IIPko Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloko ikasleek eta irakasleek osatutako lantaldeak, "Enpresa Kudeaketa" ikaskuntza-prozesutik, "Aholkugunea" izeneko webgune bat garatu dute. 


Gune honek inguruko enpresaburu autonomo, enpresa txiki zein ertain eta ekintzaile berrien garapena, autonomia eta berrikuntza bultzatzeko kalitatezko arloko baliabide erabilgarriak barneratzen ditu. Gainera, kontsultarako eta laguntzarako gune bat eskaintzen du, baita negozioen erreleboa eta eskualdatzea errazteko tresnak ere.

Noiz sortzen da proiektua?  

Proiektu hau duela urte batzuk sortu zen, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak 2021eko martxoaren 7/2020 Ebazpenaren bidez Lanbide Heziketarako Proiektu Berritzaileen deialdia egin zuenean. Proiektua, irakaskuntza-berrikuntzako proiektu gisa aukeratua izan zen deialdi honetan.


Denboran bat eginez, inguruko negozioen erreleboaren arazoari erantzuteko eskatuz Baztango Udalaren proposamen bat jaso genuen Elizondoko Lanbide Eskolako Administraritzako Departamentuan.


Proiektuak lehenengo urratsak emanak eta 2021eko maiatzean eman zitzaion hasmenta “INIZIA-NAFARROA Ekintzailetza- gelak Lanbide Heziketan” programari eta Elizondo Lanbide Eskolak bertan txertatu zuen Aholkugunea proiektua.


Programa honek, ekintzailetza laborategiak martxan jartzen zituen, Goi Mailako Administraritza eta Finantza ikasketen barruan. Tresna ezberdinak bideratzen dituen  programa da hau. Sentsibilizazio jardunaldiak, tailerrak, bazkide eta kolaboratzaile sarea sortu, bertan lan egiten duten agente ezberdinak uztartuz.  Atala hontan, Cederna-Garalur izan dugu 2023-2024 ikasturte honetan bidelagun. 


Horrela, hasierako ideia hura osatuz joan da eta gaur egungo helburua proiektuaren hedapena Baztan-Bidasoa bailara osora zabaltzea da.


Proposamen honen bidez, Elizondoko Lanbide Eskolak Baztan-Bidasoan dagoen enpresa sarearen beharrei erantzun nahi die, parte hartzen duten ikasle eta sustatzaileak ere Eskualdeko herri ezberdinetakoak direlarik. Proiektuak, halaber, etorkizunean zikloan berarekin lanean jarraitzeko aukera emango digun proiektua izan nahi du. 

Gure inguruan kokatuta dauden enpresa mota ezberdinetan gure fokoa jarriz, eskolan ikasitakoak egunerokoan erabilgarriak izan daitezkela. Horregatik, interneten leku bat “ Aholkugunea” izena duena sortzea pentsatu da.