Kontabilitatean, urteko kontuak, kontabilitate-egoerak edo finantza-egoerak izeneko agirietan urtean zehar enpresak jaso eta erregistraturiko egitate ekonomikoen laburpena egiten da, ondarean izandako aldaketekin batera. Urteko kontuetan dokumentu hauek biltzen dira:
12 hilean behin enpresa baten finantza-informazioa biltzen duten kontabilitate-dokumentuak. Enpresek Merkataritza Erregistroan aurkeztu behar dituzte.
Enpresa bateko ondasunaren egoera momentu jakin batean agertzen duen agiri bat da.
Balantzak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza-baliabideekin batera.
Hurrengo hauek barneratzen ditu:
Aktiboa
Pasiboa
Finantzaketa-taula
Galera-irabaziak
Aktiboa finantzaketa-taulako fluxuen batura baino handiagoa denean, galerak egongo dira, eta txikiagoa denean, irabaziak.
Ondare garbia, finantzaketa-taulako fluxuak gehi galera-irabaziak izango da.
Balantzak hiru atal bereizten ditu:
Aktiboa: enpresak daukana da (eraikinak, makinak, dirua, ...), etorkizunean enpresari etekinak emango dizkio erabiltzeagatik, (makineriaren kasuan) saltzeagatik edo trukatzeagatik.
Pasiboa: enpresak dituen betebeharrak dira, eskuarki ekonomikoak izaten dira, bere aktiboa osatzeko erabili dituen kanpoko baliabideak edo dituen zorrek osatzen dutelako (maileguak, ogasunari zor zaiona...).
Ondare Garbia: aktiboa osatzeko erabilitako funts berekiak (bazkideen ekarpena edo kapitala, baltzuak eraturiko erreserbak...) dira.
Sozietateak egindako eragiketetatik eratorritako gastu, diru-sarre, galera eta irabazi-partida desberdinak biltzen dituen kontabilitate kontua da.
Emaitzen kontua ez da enpresak nahitaez aurkeztu beharreko agiria izaten, baina garrantzitsua da enpresak erabakiak hartzeko informazio egokia izateko.
Sarrerak: ekitaldian zehar enpresaren ondare garbiak izandako gehikuntzak dira, bai aktiboak gehitu direlako, baita pasiboak gutxitu direlako, betiere bazkideek edo jabeek egindako ekarpenak ez badira.
Gastuak: ekitaldian zehar enpresaren ondare garbiak izandako murrizketak dira, dela aktiboak gutxitu direlako, dela pasiboak handitu direlako, betiere bazkideei edo jabeei itzulitako ekarpenak ez badira.
Galdu-irabazien kontuan bi emaitza mota daude: ustiapeneko emaitza eta finantza emaitza.
Ondare garbiaren aldaketen egoera-orriak kontabilitatean erabiltzen den sistema da. Bi zati ditu:
1) Lehenengoa
Onartutako sarreren eta gastuen egoera-orria deitzen da, eta ondare garbian kontzeptu hauetatik sortutako aldaketak jasotzen ditu:
Galdu-irabazien kontuaren ekitaldiko emaitza
Erregistratzeko eta balioesteko arauetan eskatzen denaren arabera, zuzenean enpresaren ondare garbira egotzi beharreko sarrerak eta gastuak.
Kontabilitate Plan orokor honetan xedatutakoaren arabera galdu-irabazien kontura egindako transferentziak.
2) Bigarrena
Ondare garbiaren aldaketen egoera-orri osoa deitzen da, eta honako kontzeptuengatik ondare garbian gertatu diren aldaketa guztien informazioa jasotzen du:
Onartutako sarreren eta gastuen guztirako saldoa.
Enpresaren bazkide edo jabeekin, bazkide edo jabe gisa jardunez egindako eragiketengatik ondare garbian gertatutako aldaketak.
Ondare garbian gertatzen diren gainerako aldaketak.
Kontabilitate-irizpideak aldatzeagatik edo errakuntzak zuzentzeagatik ondarean egindako doikuntzei buruzko informazioa ere jasoko da.
Enpresa batek ezartzen dituen diru-sarreretatik sortzen duen eskudirua da, epe luzerako inbertsiora zuzendutako gastuak alde batera utziz.
Eragiketetarik sortutako eskudirua kalkulatzeko, bezeroek sortutako eskudirua eta hornitzaileei ordaindutako eskudirua kalkulatu behar dira. Bi hauen arteko diferentziarekin eragiketetatik sortutako eskudirua lortzen da.
Bezeroek sortutako eskudirua:
Diru-sarrerak
- eragiketa komertzialen kobrantzen igoera edo murrizketa
- inbertsioen diru-sarrerak
- Sarrera ez monetarioak edo/eta salmentekin erlazionatuak ez daudenak
Hornitzaile ordaindutako eskudirua:
Salmenta kostua – stock aldaketa = Ondasunen erosketak
+ beste gastua
- eragiketa komertzialen zorren igoera edo murrizketa
- kutxa-gastuek ez diren elementuak: amortizazioa, hornidurak, balio-galera, zorrak etab.
-finantzaketa gastuak
Urteko txostena edo urteko oroitidazkia erakundeetan eta bereziki enpresetan plazaratu ohi diren txostenak dira, gehienetan urtero argitaratzen direnak, enpresako jarduera ekonomikoa eta finantza-egoera azaltzen dituena, bereziki jaso beharreko informazio gisa.
Enpresak ez diren erakundeetan erakundearen jarduna azaltzeko txostena besterik ez da, erakundea sustatzen duten pertsona eta langileei informazioa emateko. Ordenamendu juridiko askotan legez derrigortutako agiriak dira.
Hemen duzue, zalantzak bideratzeko gunea
Helarazi zure zalantza ondorengo inprimakia osatuz