Ziurtagiri digitala dokumentu digital bat da, non hirugarren pertsona fidagarri batek subjektu edo entitate baten identitatea eta bere gako publikoaren arteko lotura bermatzen duen.
Pertsona Fisikoaren Ziurtagiri digitalak aukera emango dizu Internet bidez Herri Arduralaritzarekin eta Entitate Pribatuekin izapideak era ziur batean egiteko, esaterako ondorengo hauek:
· Zergen aurkezpen eta likidazioa
· Errekurtso eta erreklamazioen aurkezpena
· Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren betetzea
· Udal-erroldaren kontsulta eta izen ematea
· Zirkulazio isunen kontsulta
· Diru-laguntzen eskaerarako kontsultak eta izapideak
· Hauteslekuen esleipenari buruzko kontsulta
· Komunikatutako jarduerak
· Dokumentu eta inprimaki ofizialen sinadura elektronikoa
Nafarroako erregistro orokorretik zure NAN-arekin erregistratu behar zara. Hau eginda, kode bat bidaliko dizute eta kode horrekin, erregistro bulego batera joan behar zara. Bertan, altan eman eta ziurtagiria lortuko duzu.
1. Sede electrónica Real Casa de La Moneda
Hona sartzerakoan, “Nola lortu dezaket ziurtagiria”-ra joan.
"Software ziurtagiria lortu"-n klikatu.
2. Konfigurazioa ("configuración previa")
2.1. Ziurtagiriaren eskaerarekin hasi baina lehenago, software-a instalatu
2.2. “Área de Descarga de Configurador FNMT” sakatu.
2.3.Instalazioa egitean, bits tasa begiratu (64 bits-ekoa aukeratu).
2.3.1. Artxibo esploratzailean sartu
2.3.2. “Equipo” eskuineko botoiarekin klik egin eta ezaugarrietan (propiedades) sartu
2.3.3. “Tipo de sistema” begiratu
3. Aurrekoa egin ondotik, bigarren aukera sakatu ("Solicitar certificado")
4. Ziurtagiriaren eskaera internet bidez
4.1. Ziurtagiria eskatu
4.2. Datuak bete
4.3. Kondizioak onartu
4.4. Eskaera bidali
5. Korreora joan eta korreoa ailegatu zaizula ziurtatu
6. Hitzordua eskatu.
7. Bulegora joan identitatea frogatzeko
7.1. Beharrezko informazioa
7.1.1.Eskaera kodea (korreoan dagoena)
7.1.2.NIF-a, pasaportea edo gidabaimena.
8. Ziurtagiria deskargatu.
9. Pasahitza ezarri
10. Exportatu edo Inportatu nahi baduzu hauxe egin:
10.1. Konfiguraziora joan
10.2. Privacidad eta Seguridaden sakatu
10.3. Seguridaden sartu
10.3.1. Gestionar Certificado si eman
1) Registros y oficinas de Atención Ciudadanean nortasun identifikazioa lortzeko aurreko hitzordurik eskatu behar al da?
Bai, Covid-19aren egoerarekin aurretik hitzordua eskatu behar da
2) Ziurtagiri Digitala lortzeko prozesua gailu desberdinetan egin daiteke?
Ez, prozesu osoa ordenagailu edo mugikor berdinean egin behar da. Gomendagarria da ordenagailuz egitea.
3) Aldez aurreko konfigurazioa egitean, 64 bit eko softwarea deskargatu behar ahal da nahitaez?
Ez, 32 biteko softwarea ere erabili daiteke, zure ordenagailuaren arabera.
4) Eskatu daitezke ziurtagiri digital bat baino gehiago gailu elektroniko berdinean
Bai, nahi ditugun ziurtagiri digitalak lortu ditzazkegu gailu berberarekin.
5) Zer egin behar da kodea ahazten edo galtzen dugunean?
Aukera onena berriro prozesu osoa egitea da, eskaera berriro eginez.
6) Eraman behar da dokumenturen bat erregistrora joaten garenan?
Korreora kode bat bidaliko digute eta hau eraman behar dugu, horrez gain NANa ere eraman behar da identifikatu ahal izateko.
7) Zertarako erabiltzen da ziurtagiri digitala?
Interneten dauden dokumentuak firmatu ahal izateko balio du.
8) Nola erabiltzen da ziurtagiria?
Interneteko dokumenturenbat bete ondoren sinatzeko aukeratako bat agertuko da. Arazo gehiago izanez gero Registros y Oficinas de Atencion Ciudadanako egoitza batera joan edo deitu dezakezu dudak argitzeko.
9) Ze onura ditu?
Ez gara fisikoki sinatzera joan beharrik inora
Erraza eta ziurra da
Zure Pertsona Fisikoaren Ziurtagiria lortzeko 3 era ezberdin daude:
1. Zure ordenagailuan behera karga daitekeen fitxategi bezala: Software Ziurtagiria lortu.
2. Zure Android gailuan behera karga daitekeen fitxategi bezala Android-ekin Ziurtagiria lortu.
3. Zure NANa edo Enplegatu Publikoen DZFN Ziurtagiria erabiliz. Ziurtagiria beste Ziurtagiri batzurekin lortu.
Hemen duzue, zalantzak bideratzeko gunea
Helarazi zure zalantza ondorengo inprimakia osatuz