Oinarrizko Finantzaketa



Enpresak lortutako baliabide propioak eta besterenak, oro har, ibilgetua eta inbertsioak finantzatzeko eta trafiko-eragiketen arrazoizko marjina estaltzeko.


FINANTZAKETA SAILKAPENA

Enpresa bat sortzera goazenean argitu beharreko puntu bat izaten da enpresaren sortzaileek egin beharreko haseirako ekarpena da.

Beharrezko ekarpenak lortzeko zenbateko bazkide kpurua beharko den ere erabaki beharko da; oso desberdina da bi bazkide ala ehun bazkideko enpresa baten kudeaketa.

Enpresak hartzen duen egitura juridikoaren arabera ez da bera izanen bazkideek sozietatearen zorren aitzinean izanen duten erantzunkizuna ere.


Erabaki guzti hauek hartzeko kontutan izan beharko da enpresa martxan jarri ahal izateko beharrezko inbertsio kopurua, epe ertain baterako hazkunde ikuspegia, finantzabidea kanpotik lortzeak duen kostua, edo baita kanpoko finantzabideak lortzeko bete beharreko baldintzak ere.

Aipatutakoa, negozio plan batean islatu beharko dira.

BALIABIDE PROPIOAK

Enpresak bere jardueraren ondorioz lortutako eta enpresari edo bazkideen ekarpenetatik eratorritako fondoak dira. 

Sailkapena:

Adib. --> Ogasunari ordaindu beharreko zergak.

BESTEEN FINANTZAKETA

Sarritan enpresek zorpetzera jo behar izaten dute beren inbertsio proiektuak gauzatu ahal izateko. FInantzabide berriak behar ez izatekotan enpresek ezingo lukete inbertsio berririk egin eta ondorioz, bertze enpresa batzuek eskainiko dituzten produktu eta zerbitzuak ere ezingo lituzke eskeini. Beraz, hedapen prozesu batean dauden enpresendakoa beharrezkoa da finantzabideak bilatu eta aurkitzea.

Enpresak hirugarrenekin dituen betebeharrak dira. 

Bi mota:

ENPRESAREN HASIERAKO EKARPENA

Erakunde desberdinen oinarrizko finantzaketa bazkideek egindako ekarpenena edo banakako enpresaren kasuan enpresariak egindakoa da.

Ekarpen hauek, enpresaren sorreran jarduera ekonomikoari ekin ahal izateko egin beharreko inbertsioak burutzeko beharrezkoak dira.

Hala ere, enpresaren sorrera ondotik bazkide edo enpresariek ekarpen berriak egin ditzakete, kapital zabalkuntzak, alegia.

Balantzeko Ondare Netoan sailkatuko diren bazkide edo enpresariaren ekarpenak hurrengo kontuetan agertuko dira:

BANAKAKO ENPRESEN KAPITALA

Banakako enpresaren jabea edo nagusia pertsona fisiko bakarra da.

Enpresa mota honek ez du kapitalaren gutxieneko zenbatekorik eta beharraren araberakoa izanen da. 

Banakako enpresek ez dute nortasun juridiko propiorik bera, bere ondarea, jabearen ondarearen zati izanen diren.

Ekitaldi ekonomikoaren amaieran kontu hau saldatu eginen da eta bere saldoaren arabera (102) kontuarekin abonatu edo kargatuko da.