Tresnak

Lanabesak eta tresnak harrizkoak ziren batez ere, baina hezurrak eta zura ere erabiltzen zituzten horiek sortzeko.


Harriak bata bestearen aurka joz zizelkatzen zituzten. Zati txiki zorrotzak aiztoak eta zulagailuak egiteko erabiltzen zituzten, eta zati handiak aizkorak moldatzeko.


Hasiera batean, SUHARRIA edo silexa erabili zuten. Suharria harri gogorra da, naturan oso ugaria. Joz gero, xaflatan hausten da, eta oso ertz zorrotzak sortzen dira.


Sustraiak eta tuberkuluak ateratzeko, makila zorrotzak erabiltzen zituzten.

Ehizarako tresnak hobetzen joan ziren, eta lantzak, arkuak nahiz geziak erabiltzen hasi ziren. Animalia handiak ehizatzeko, tranpak erabiltzen zituzten; baina gutxitan egiten zuten hori, oso arriskutsua zelako.

Animalia txikiak harrapatzeko, harrizko punta zeukaten zurezko lantzak erabiltzen zituzten.

Askoz geroago hasi ziren arrantzan (duela 70.000 urte inguru), eta tranpak eta hezurrezko arpoiak erabiltzen zituzten horretarako.

Honako hauek dira aipatu ditugun tresnen adibideak:





35. Aire zabaleko bizitokiaren egitura, Pincevent-ekoaren antzekoa (Frantzia), eta harpeko habitata, Goi Paleolitoan. 36. Azagaiak eta arrankaziak, Aitzbitarte IV (Errenteria), Ermittia (Deba) eta Urtiaga haitzuloetako Paleolito aldiko mailetakoak. 37. Harrizko tresnak egiteko euskarriak erauzteko bi era ikus daitezke: goian erauspen zuzenez eta behean era ez-zuzenean, "zizel" bat tartean jarriz. 38. Erramu-hosto formako ale hostokara. 39. Zulakaitza. 40. Marruska. 41. Urtiaga (Deba) haitzuloko industria litikoa. 42. Cromagnon gizakiak Goi Paleolitoko protagonistak dira. © Xabi Otero