EKAINBERRIRA GOAZ!

Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloari begirako unitate didaktiko honek historiaurrea izango du ardatz.

Gure herrialdearen ondare naturala zein kulturala ezagutzea ezinbestekoa izanik, UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak bisitatzeko aukeraz baliatuko gara historiaurrean murgiltzeko. Ekainberri kobazuloaren erreplika bisitatuta, lurralde honetako kulturaren jatorrietara hurbilduko dira ikasleak, zentzumenen bidezko bidaian: duela 14.000 urte gune horretan bizi ziren gizakiak nola bizi ziren, nola ehizatzen zuten edo sua nola egiten zuten sentitzeko aukera izango dute.

Arazo-egoera:

  • Ekainberrin lan egiten duten arkeologo eta ikertzaileek margolan eta tresna berriak aurkitu dituzte kobazuloan agertu berri den pasabide batean. Irudiak bidali dizkigute eta zein arotakoak diren aztertzeko eskatu digute.

Laguntzeko prest?