Ikasleek aukera dute parte hartzeko ikastetxeko erabaki prozesuetan eta konpromisoen jarraipenean.
Jasangarritasunerako batzordean edo horretaz arduratzen den egituran (batzorde, batzarra…) ikasleek parte hartzen dute, proposatu eta erabaki egiten dute eta sistematikoki biltzen da.
Ekarpenak egin eta eztabaidatzeko guneak eta denborak dituzte ikasleek ikasgeletan, modu sistematikoan.
Ikasleen ordezkariek edo boluntario taldeek, gune eta denborak dituzte eskura, beren kasa elkartzeko.
Gertueneko ingurunearen, ikastetxearen inguruaren eta ikasgelaren zaintzaren diseinu eta antolakuntzan parte hartzen dute ikasleek.