Ikastetxearen ingurua ezagutzen dute irakasle eta ikasleek: balio natural eta sozialak, eta arazoak ere bai.
Irakasle guztiek barneratu dute ingurumena errespetatzeko balorea hedatu behar dela ikasleen artean, eta kontsumo arduratsua eta herritartasun demokratikoa ere bai.
Jasangarritasunaren dimentsioa Ikastetxeko prestakuntza planean integratuta dago.
Jasangarritasunaren alde lan egiten duten inguruko taldeekin (GKEak, elkarteak...) proiektuak garatzeko elkarlana sustatzen du ikastetxeak eta programazioetan txertatuta dago. Adibidez ikasketa zerbitzu metodologia garatuz.
Irakurketa planean jasangarritasunerako hezkuntza lantzeko irakurgaiak txertatu dira.