Hezkuntza komunitatea

  • Estamentu desberdinek parte hartzen dute Jasangarritasunerako egituran eta beste azpi-talde batzuetan.
  • Familien partaidetza bermatzeko prozedura eraginkor bat ezarrita dago, Jasangarritasunerako Hezkuntzan benetan parte hartu dezaten. Zabalkundea egiten da eta familiak animatzen dira Jasangarritasunaren baloreen arabera joka dezaten, beren esparru propioan.
  • Hezkuntza komunitateak adostutako arau edo jardunbide egokiak ezarri dira ikastetxean, eta haien jarraipen eta ebaluaketarako denen parte hartzea errazten eta sustatzen da.
  • Parte-hartzea sustatzeko orduan, kontuan hartzen dira alderdi praktikoak eta gozamenari dagozkionak.
  • Bazterketa arriskua bizi duten taldeetako kideen parte hartzea sustatzen da.