- ICPn (Ikastetxeko Curriculum Proiektuan) jasota dago ingurumenarekiko errespetua, bidezko gizartea eta herritartasun aktiboa.
- Ingurumen proiektu desberdinak maila zehatzetan integratzen dira, ikasleen irteera profilean jasangarritasun hezkuntzaren konpetentziak garatuta izan ditzaten.
- Ikasten ikasteko irakasten dugu; pentsatzen, erabakitzen eta ingurumen eta giza arazoak konpontzen sustatzen dugu.
- Egin eta ekiten jokatzen irakasten dugu, ideiak ekintza bihurtzen, irudimena erabiltzen, jarduerak garatzen eta ingurumen hobekuntzarekiko ardura hartzen.
- Autonomia, ardura eta jarrera kritikoa sustatzen dugu.
- Alor, ikasgai edo esparru desberdinetako irakasleek proiektuak edo diziplinarteko sekuentzia didaktikoak prestatzen kolaboratzen dute.
- Jasangarritasunaren esparruan programazioen azterketa egin ondoren konpetentzia desberdinen garapenean (hizkuntza konpetentzia, matematika konpetentzia, zientziak konpetentzia…) hobekuntzak planteatzen dira.
- Testuinguru anitzak erabiltzen dira, non ikasitakoaren funtzioa aplikatu eta ebaluatu daitekeen.