HONDAKINAK

Hondakinak jatorrian murriztea da ikastetxeak ingurumenean duen eragina murrizteko modurik egokiena, zero zabor edo hondakinik onena sortzen ez dena bezalako filosofiekin bat eginez. Hori egin ondoren, produktua berriro erabiltzen saiatu beharko ginateke, eta, ondoren, ikastetxeko ahalik eta produktu gehien birziklatzen. Hondakinak zabortegian ezabatzeak azken irtenbidea izan beharko luke, aurreko hiru aukerak erabili ezin direnean erabiltzekoa.

Gainera:

    • Ikastetxean sortzen diren hondakin motak eta kopuruen azterketa egin eta, ondoren, kopurua murriztu eta zuzenki kudeatzeko ekintza plan bat burutu.
    • Ikastetxeko gune estrategikoetan (gelak, idazkaritza, administrazioa, zuzendaritza, jangela, tailer, jolastokia…) papera, ontziak, pilak, CDak, tonerra eta abar bereizteko edukiontziak ezarri.
    • Gela guztietan paper hondakinak jasotzeko ontziak jarri, kontrol eta ontzia husteko arduradunak banatuz.
    • Alde bakarretik erabilitako paper guztia bildu eta berriro erabil ezazu zirriborroak inprimatzeko edo ohar-blok bezala. Bilera geletako mahai gainean, alde bakarretik erabilitako papera eskuragarri izan.
    • Aukeratu gutxieneko bilgarria soilik duten produktuak. Esaterako, paperezko paketeak, oihalezko zorrotxoak edo kartoizko kutxarik gabeko produktuak. Eskatu hornitzaileei produktuak bilgarri murriztuarekin emateko eta produktuak ekartzean bilgarrien soberakina eraman dezatela.
    • Kafe-makinetan, bakoitzak bere portzelanazko kikarak erabil ditzaten bultzatu, erabili eta botatzeko plastikozko edalontziak erabiltzeak sortzen dituen hondakinak eta baliabideen kontsumoa murriztuz.
    • Erosketak kantitate handietan egin eta ondoren biltegian gorde. Prezioa murrizteaz gain, bildukin gutxiago sortzen baitira.
    • Pilarik behar ez duten aparatuak erabili. Pilak behar badituzte, kargagarriak erabili arrunten ordez.
    • Ez erosi produktu iraunkorren erabili eta botatzeko aldaerarik (paperezko zapiak, plastikozko plater, edalontzi nahiz mahai-tresnak...).
    • Testu liburuak berrerabili ahal izateko sistema ezarri.
    • Trukerako merkatua antolatu.
    • Jantokian, bai ikasleek eta baita bertako langileek, bilketa selektiboa egin ahal izateko sistema bat ezarri: edukiontzi ezberdinekin, protokolo batekin, kartelak ipiniz, txandak antolatuz ikasleek hondakinak kanpora atera ditzaten…
    • Ziurta ikastetxeko komunitate osoa birziklatze-programaz jabetu dela eta birziklatze-edukiontziak hustea ere beren zeregintzat dela.
    • Hondakinak ezabatzeko instalazioak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko, toles edo trinko itzazue kartoiak edo bolumen handiko beste zenbait hondakin.
    • Ikastetxean sortzen diren hondakin organikoekin (janari soberakinak, hondakin berdeak…) konposta egiteko sistema bat ezarri.
    • Erabilitako arroparen bilketa egiteko aukerak aztertu. Adibidez, Gabonetan arroparen birziklapenarekin erlazionatutako entitateren batekin (Cáritas, Rezikleta…) koordinatutako kanpaina bat burutu.
    • Birziklatutako materialekin egindako eskulanak, gabonetako apaingarriak, jolasak, etab. bultzatu.
    • Toner-kartutxoak birziklatzeko, itzul itzazue horretan espezializatutako enpresaren baten bidez (begiratu Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Birziklapeneko Katalogoan).