EROSKETA BERDEA

Ikastetxean burutzen diren erosketetan aspektu ekonomiko eta teknikoak begiratzeaz gain, bere bizi-ziklo osoan zehar izan dezaken ingurumen inpaktuari ere erreparatzen dion prozesua da erosketa berdea.

Prozesu hau lau momentutan banatu egiten da:

1. EROSI AURRETIK: Kontsumo beharrak zeintzuk diren bir-pentsatu.

      • Produktu bat erosi baino lehenago, pentsatu dezagun benetan beharrezkoa den edo erosteari uko egin daitekeen.
      • Aldez aurretik etxean zer dugun eta aprobetxatu daitekeen aztertu, alden neurrian, beste ikasturteetako materialak berrerabiliz.

2. EROSTERAKOAN: Erosketarako irizpideak. Ingurumenarekiko eskaintza egokia aukeratu.

      • Banakako bilgarrietan datozenak ekidin eta ontziratu gabekoei lehentasuna eman.
      • Ingurumen ziurtagiridun materialak eskatu (ikus hurrengo taula).
      • Ez fidatu «ingurumenaren laguna» edo «produktu ekologikoa» bezalako aipamen orokorretaz, letra txikia ondo irakurri gabe.
      • Bidezko merkataritzako produktuen erosketa sustatu.

Ziurtagiridun produkturik existituko ez balitz, konproba itzazu hurrengo irizpideak betetzen dituen:

      • Kalitateko produktua, iraupen luzekoa, berrerabilgarria eta berriz kargatzekoa.
      • Garraio distantzia txikia.
      • Gutxieneko bildukin birziklatua edo/eta birziklagarria.
      • Material bakarreko produktua.
      • Birziklatzeko edo berrerabiltzeko erraztasuna.
      • Fabrikazioan errekurtsoak aurreztu eta ingurunean kalte minimoak egiten dituena.
      • Osasunean kalterik sortzen ez duena.

3. ERABILERA: Produktu/baliabidearen erabilera egokia. Berrerabilketa.

4. HONDAKINAK: Hondakinen banaketa egokia (ikus hondakinen atala)