Ikasleak bizimodu iraunkorretarako prestatzeak ikastetxeen helburu zehatzak eskatzen ditu. Hauen artean hauek azpimarratu daitezke:
- Plangintza kurrikular koherentea egitea (malgua eta nabarmena ikasleentzat) jasangarritasunaren dimentsioa integratzeko heziketa-etapa desberdinetan.
- Ikasleen konpetentziak ikuspegi sistemikotik garatzea.
- Ikuspegi pedagogikoa eta irakaskuntza estiloak adostea, iritzi eta ikuspuntu desberdinak egiaztatzeko, konexioak ezartzeko, eskubideei eta erantzukizunei ekiteko…
- Ikasketa giro bizkorgarria eskaintzea (ikasketa aktiboari lagunduz, adimen anitzak garatuz...).
- Protagonismoa ikasleei beraiei ematea (bere ikasketa prozesuan inplikatuz, erabakietan parte hartzea bultzatuz, giro erraztatzailea eskainiz ...).
- Garapenari eta ongizate pertsonalari laguntzea (inklusibitatea, bizikidetasuna, gatazka-kudeaketa...).
- Parte-hartzea eta kudeaketa demokratikoa sustatzea (partekatutako ikuspegia, heziketa-komunitatearen parte-hartzea, talde-lana...)
- Ikasten duen komunitatea izatea, jarraipen eta ebaluazio-sistema formatiboa izanez eta hobekuntzara zuzenduta.
- Tokiko komunitate eta globalarekiko erlazioak ezartzea (komunitatea ikasketa eta ekintza-eremu bezala, komunitate iraunkorrerako ekarpena...)
- Espazioak eta baliabideak era iraunkorrean kudeatzea.
- Naturarekiko harremana sustatzea, eta elementu naturalak ikastetxeko orubean integratzea.