Energia eguneroko zerbait da. Horregatik, batzuetan haren kontsumoaz ez gara ohartzen. Baina izugarrizko garrantzia dauka, nazioarteko harreman ekonomiko eta politikoak baldintzatzen dituelarik.
Energiaren ekoizpenak, eraldaketak eta kontsumoak ingurumen eta giza inpaktu garrantzitsuak sortzen dituzte, eta hauek modu ezberdinen bidez adierazten dira: a) berotegi-efektua sortzen duten gasen gehikuntza (klima aldaketarekin lotuta); b) euri azidoa; c) katastrofe eta hondakin nuklearrak; e) petrolio-isurketak eta marea beltzak, e.a. Bestalde, Euskadin kontsumitzen dugun energiaren zati oso txikia ekoizten dugu.
Gutxien kutsatzen duen energia kontsumitzen ez dena da, eta gainera baliabideak aurrezten dira. Ikastetxearen eraginkortasun energetikoa lortzeko prozesua benetan hezitzailea izan daiteke, eta errealitatea bihurtzeko neurri ezberdinak hartu ditzakegu:
Informazio gehiago: