Jasangarritasunaren oinarri garrantzitsuenetakoa da parte-hartzea. Eta parte-hartzearen ideia lotuta dago demokraziaren ideiarekin. Helburu eta erantzukizunak partekatzea esan nahi du, taldeari eragiten dioten ekintzetan inplikatu helburuok lortzeko.
Ikasleek ez ezik, eskolako beste estamentuek ere parte hartzea eskatzen du Jasangarritasunerako Hezkuntzak: pertsonal ez irakasleak, familiek, eta, jakina, irakasleek, antolakundearen egituran egon behar dute.
Bestalde, inguru sozial eta naturalean, mundu errealean, gero eta txertatuago egon behar du eskolak eta horretara jo behar dugu: komunitate lokalaren garapenean gero eta funtsezkoago izan.
Iturriak: