OLENTZEROREN MALUTAK
Badator Olentzero mendian behera gau ilunean, inork ez ikusteko moduan. Hotz egiten du, zero azpitik bi.
- Lup! – egiten du irrist izorzetan – Lup! ia, ia…
Ikatz egiten aritu da. Zikin dauka aurpegia, zikin eskuak, zikin arropak. Orain mendian behera dator Euskal herriko haurrentzat etxean bildua dauzkan opariak banatzera.
- Hau kusidadea! Honela ezin naiz agertu kalean. Bazter guztiak zikinduko ditut.
Iturri bat ikusten du.
- Hortxe garbituko naiz.
Kentzen ditu arropa zaharrak; atera garbiak zakutik, plastiko batean bilduak eta xaboi puska bat ere bai, eta hasten da bere burua garbitzen.
- Otx!Otx!
Urak min egiten dio, orratzak balira bezala; haizeak min egiten dio, aiztoak balira bezala.
Dadarka hasi da. Brrrrr! Brrrrr!
Zapi batekin gorputza ondo lehortu, eta arropa garbiak jantzi ditu,goxo, goxo, eta abarka berriak, Ezpeletako merkatuan erosiak, artilezko galtzerdi lodiekin. Burua ere ondo lehortzen saiatu da, txapel handi batekin estali aurretik. Hala ere, agerian dauzkan ileak eta bizarra izoztu egin zaizkio, lantxurda zuri-zuri egin zaio aurpegian, ez bakarrik bizarrean, baizik eta bekainetan eta betileetan ere bai.
Goxo goxo jantzita ere, ez zaio hotzik joaten.Jauzi egiten du, besoak gora eta behera ibiltzen ditu, baina ez dago modurik.
Arropa zikinak bildu, zakua bizkarrera jaso, eta badator bizkor-bizkor mendian behera tarteka irrist eginez. Lup ! Lup !
Dardara ez zaio joaten. Brrrr ! Brrrr ! Hau hotza !
Zintzurran zerbait sentitzen du, ziztada ttipi, ttipi bat, eta eztul ttipi bat ere egiten du Olentzerok.
- Ez da ezer, ez da ezer. Etxera iristean, esne beroa eztiarekin edan eta kito !
Hartan pentsatuz, mingaina pasatzen du ezpain izoztuetatik : esne beroa eztiarekin, bai, gozoa !
Etxera iritsi orduko, zakua sotan utzi ,sukaldera igo,esnea berotu, koilarakada bat etzi bota, eta pixkanaka-pixkanaka edaten du. Gero, ura berotu, gomazko poltsa bat bete, eta ohera doa goxo- goxo. Lo handi-handia egin behar du, bihar Gabon baita, eta lan asko izanen baitu opariak banatzen.
Eztarrian ziztada txiki-txiki bat sentitzen du,ia minik batere ez. Biharko pasatuko zaio noski. Hurrengo eguna epelago argitzen du, bi gradu zero gainetik Zerua beltz-beltz dago. Jendeak karrikan dio:
-Elur giroa dago. Zurituko du gaur, bai!
Olentzerok berandu arte egin du lo, ondo pausatzeko, gauean lan handia izanen du eta. Zabaldu ditu begiak, ikusi du distira zuria leihoan, elurrak ematen duen argitasun berezi hori, eta zabaldu du ahoa « elurra » erran nahirik.
Baina ez zaio hotsik atera eztarritik. Ez hori bakarrik; bere bisiko sastada sentitu du eztarrian, aizto bat sartu baliote bezala. Listua irenstean,berriz, eztarrian bi gozoki baleuzka bezala sentitu du, anginak hazi-hazi eginda baitauzka. Larri eskua bekokira eraman du. Bero–bero dauka, bere bisiko sukarrarekin.
Zer egin ?
Gauerako sendatzen ez bada, milaka ume oparirik gabe geratuko dira.Jaikitzen hasi da. Gorputzak tona bat pizatzen dio. Hanka bat atera du, gero bestea, gero ukondoarekin bulzatuz jaso du gorputza, ohe ertzean eseri, txapinak jantzi, eskuak belaunetan ipini eta behera bulzatuz zutik jarri da.
Berriro eseri behar izan du, zorabioak jota. Pixka batean egon, eta berriz saiatu da, baina berdin gertatu zaio. Hirugarren ahaleginean jarri da zutik, eta hankak arrastaka dituela hurbildu da leihora. Karrika zuri-zuri dago, teilatuak zuri-zuri, mendiak zuri-zuri.
Zerbait egin beharra dago. Sukar honekin , eztarriko min honekin, ezin da inor abiatu.Telefonoa hartu eta mediku baten zenbakia egin du.
-Bai, erran ?
- Erran ?
Ez zaio hitz erdi bat ere ateratzen ahotik. Hau komedia ! Nola erran medikuari etortzeko, oso gaixo nagoela, gaur gauean lan asko dudala, sendatzen ez banaiz haur guztiak oparirik gabe geratuko direla, Ezin.
Olentzerok telefonoa eskegi du. Erremedio naturalekin proba egin beste erremediorik ez dauka.
Hartu limoi pare bat , jusa egin , ur epelari nahastu , eztia gehitu, eta hor hasten da gur-gur- gur , zintzurra bustitzen behin eta berriz.
Ez du ezer jan egun osoan. Ezin du. Eten gabe gur-gur- gur aritu da limoi eta eztiarekin , baina, gaua iristean, nahiz eta eztarriko min gutxiago eduki, oraindik ezin du hitz egin, oraindik sukarra dauka : hogeita hemeretzi . Ezin irten kanpora opariak banatzera.
Zer egin ? Zer egin ? Sotoa opariz beterik dago, denak prest, baina nola banatu ? Leihoaren ertzean ukondoa ipini, eta pensatu eta pensatu ari da Olentzero gero eta larriago, zeren ilundu baitu, jendea afaltzen hasia baita, eta laster joanen baitira haur guztiak lotara. Ordudan izanen da opariak banatzeko unea. Zer egin ? Zer egin ?
Tximista bat ikusi du leihotik, eta segidan trumoi handi bat entzun da. Kristalek dardara egin dute, aulkiek eta mahaiek dardara egin dute, etxe osoak dardara egin du.
Elurra gogotik ari du ilunpea zurituz.
Badakit zer egin ! bururatu zaio Olentzerori.
Jaitsi da sotora, bete ditu sakuak opariz, eta igo ditu sukaldera. Hartu du xaboi-globoak egiteko jostailu handi bat, hartu du xaboi likido berezi bat, hauts magikoz nahastua , eta hasi da lanean
Atera opari bat, eta plotx ! , xaboi- globoz bildu du, pintzel batez norentzat den izena ipini, leihoa zabaldu, eta fu-fu- fu zeruan gora bidali du, haizeak eraman dezan han ipintzen duen izeneko umearen etxera. Hartu beste opari bat eta berdin.
Halatxe jarraitu du lanean gau osoan. Eguna argitu aurretik, opari guztiak airean bidaliak ditu.
Aurten, gainera, opari berezi batzuk gehitu alde guztietara : baloiak, xaboi globotan bildua, kolore guztuetakoak,
Lana amaitua, neka-neka eginik, basokada bat esne bero eztiarekin nahastu, edan eta ohera sartu da, gomazko poltsa bat ur beroz beterik oinetan ipinita.
Sukar gutxiago dauka, hogoita hemezortzi. Zintzurreko min gutxiago ere bai. Baina oraindik ezin du hitz egin. Laster hartu du loak.
Kanpoan elurra ari du goian behean . Eguna argitzen hasi duenean jendeak leihoak zabaldu ditu.
Haurrak jaiki, eta opari bila irten dira logelatik egongelara. Ezer ez dago! Batzuk negarrez hasi dira, beste batzuk oihuka, beste batsuk isilik geratu dira zapuztuta. Baina etxeko norbaitek leihotik zerbait ikusi du behean, etxearen aurrean.
- Opariak karrikan utzi du Olentzerok zerbaitetan bildua.
Denak lasterka jaitsi dira. Jaso du bakoitzak bere oparia elur gaintetik, xaboi-globo distiratsu batean bildua, bere izen eta guzti.
-Presaka ibiliko zen gizajoa. Lan handia izanen zuen, inondik ere, diote denek.
Elurra eten gabe ari du. Eta konturatu da jendea elurrarekin batera xaboi globo gehiago ari direla erortzen, koloretako baloi distiratsuz beterik.
Elur urtea, baloi urtea- erran du aitatxi batek, ezaera zahar bat egokituz.
Olentzero berandu esnatu da. Hobeto dago. Ia sukarrik ez dauka, hogoita hamazazpi eta erdi besterik ez. Eztarriak ez dio ziztadarik ematen. Jaiki, bata lodi-lodi bat jantzi, eta telebista piztu du. Albisteak ematen ari dira. Karrikak zuri-zuri ageri dira telebistan, eta elurrarekin batera baloiak eta baloiak erortzen ikusten dira, xaboi globotan bildurik. Hala dio telebistako mintzalariak :
-Gaur egun berezia izan da Elurra egin du erruz, baina oso elur berezia, eguberri eguneko elurra, opariz betea. Olentzeroren malutak erori dira alde guztietan.
Telebistari begira, irribarre egin du Olentzerok.
Gerra galduak eta beste
2017ko ekainaren 04a
Hizkuntzan ere badira gerra galduak edo galdutzat eman ditzakegunak, eta ez gutxi! Kontua ez da galdutzat ematea, hitz horrek adiera berria duela jabetu eta onartzea ere aukera bat da.
“Erronka” hitza da horietako bat. Jatorriz, orain gutxi arte, ahoberoak edo ahozabalak zuen hitz egiteko moduari zeritzon. Handikeriaz, harrokeriaz… Zen edo zezakeen baino gehiagoren itxurak eginez ari zenari buruz, “erronka bota du “ edo “erronkatik gehiago du horrek egiatik baino”, esan ohi genuen. Dagoeneko, politikoak, kirolariak, enpresariak, hezitzaileak… Denak ari zaizkigu beren “erronkak” zehatz adierazten. Zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta nabarmenago “erronka!”.
Beste gauza bat da, bat-batean ari zarela eta hanka sartzea, esatari lanetan ari direnen kasua lekuko. Irristadak egiteko aukerak eta egunak denak dira, aldarteak zeresan handia dauka eta. Hala ere, errepikatzen diren akatsak zuzendu behar dira, gaizki esandakoa errepikatzeak, zuzen dagoela sinestarazten baitio entzule “ezjakinari”. Adibidez: egundoko euri jasak bota ditu eta lubiziak eragin; ondorioz, “etxe bat behera etorri da…“. Eta ni bezalakoak, eguna joan eta eguna etorri, etxe hori berriro gora joan dela noiz entzungo, baina ez, ez da gora joaten. Ez delako behera etorri, erori egin baita edo lubiziak aurrean hartuta eraman baitu! Elur jauzi batek mendizaleak bezala; aurrean hartuta eraman, baina “ez aurretik eraman!”.
Behin ba omen zeuden bi gizonezko, aldaparen hasieran, txirrindulari tropelari begira eta han pasa omen zen bietako baten semea, azkena.
Besteak bota omen zion lagunari: “Iño! Zuen semeak ere ez dik egun ederra, hor zihoak denak aurretik dituela…”. Eta azkena zihoanaren aitak erantzun: “Denak aurretik dituela ez, denak aurrean hartuta. Horrek sasoia!”.
Gai berari tiraka, trenbideak autoz zeharkatzen diren guneak badakigu arriskutsuak direla, baina, askotan, irratiak dioena entzunda, badirudi trenbidean autoak trenaren aurretik doazela ziztu bizian: “Trenak auto bat aurretik eraman du”. A zer suertea, beti aurretik eraman badu ez zion trenak ukiturik ere egingo!
Eta trenaren hurrengo geltokia elikadura. Lehengo batean, Dieta Mediterraneoa aztertu duten aditu batzuek, elikagaiak ez ezik jakiak maneiatzeko erabiltzen den olioa eta ura ere aztertu zutela zioen esatariak, eta egunean lau edalontzi edan behar omen genituzkeela. Pentsa beirazkoak badira. Lau! Eta metalezkoak balira, ez dut pentsatu ere egin nahi! Guk, baserrian hazi ginenok, behi esnea edaten genuen, deskuiduan esne behia edan izan bagenu…
Eta etenik gabeko sokan: barrura sartu, gora igo, kanpora irten… Besterik egin al daiteke?
Maskarada,
Maskarada antzerki mota bat da. Ihauterietako festa bat da. Momentu batean gelditu zen bainan berriz bizi-bizi hasi da, ez dakit noiz arte, aditu dudalako, arazoak zituztela Euskualdunak atxemetzeko.
Neguan eta udaberrian, dantzariek toki nagusia okupatzen dute Xiberriko herrietan. Maskarada egiteko dantzari onak behar dira lehenik.
Abendutik martxo arte, iragan urtea eta arima txarrak uxatzeko, hartza irazartzeko, lurrarren eta animaleen emankortasuna laguntzeko eta ezkontzen antolatzeko garaia omentzen dute tradizioek.
Xiberoko maskarada ohitura hoeietan garrantitsuena eta hobekien zaindua izan dena da.
Bi taldez osatua da :
Ongi jantziak diren gorriak :
- zamalzainekin, erdi gizon erdi zaldi,
- txerreroa : xerrizaina lizateke, aintzinean ibiltzen da, bide zabaltzen makil punta batetan duen zaldi buztan bat erabilez – behi garriak ditu gerrikoan.
- gatuzaina : eskuetan du sorginen aizturra erabiltzen duena.
- kantinierra .
- entseinaria : xiberoko entseina erabiltzen du.
Bost hoiek dute dantza ederrena ematen.
- Jauna eta anderea : Jauna da maskaraden buruzagia.
- laborari eta laborarisa : beltzez bestitua, ez dute egiazko lanik, salbu bralean.
- marexalak : zaldiak ferratzen dute
- küküllerak : ez dute egiazko lanik, dira biharko dantzariak.
- Kherestuak ( hongreurs) : batzuetan gorriekin dira, eta batzuetan beltzekin. Dantzari ohiak ziren. Biarnesez mintzo dira. Zamarriaren osatzea da beren lana.
Eta Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantatzen dute.
- Xorrotxak : kanta ari dira.
- Buhamiak : basa dira, lanari hies. Basagaitz, hoien erregea da.
- kauterak : itsusienak. Kabana da haien nagusia.
- Pitxu : kautera txikiena da. Beti ximinokeriak egiten ari da. Hiltzen da maskarada bukaeran bainan
Beharrik medikua hor dugula, zer nahi elkitzen dio tripotik eta tiro batekin da Pitxu arrapizten
V. Bertsulari Xapelketako finala
Finala aurkeztu da Baionan
2008an antolatu zen lehen aldiz Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre biltzen dituen bertsolari txapelketa.
Gaur arratsaldean aurkeztu da prentsaurreko baten bitartez Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketako finala. Prentsaurreko horretan izan dira: Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari anderea, Marikarmen Albizu, Bertsularien Lagunak elkarteko eragile anderea eta Antolakuntza arduraduna, eta sei bertsulari finalistak :
Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, eta Xumai Murua.
Hasteko Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketak orain arte izan duen ibilbidearen bilan labur bat egin da. Ondoren, azaroaren 12an jokatuko den finalaz hainbat argibide eman dira.
Kanporaketen eta finalaurrekoen inguruko hainbat ohar emateko Joana Itzainak hartu du hitza :
XILABA, DONIBANE LOHIZUNETIK LARRESORORA
Orain arte bi kanporaketa eta lau finalaurreko jokatu dira xapelketaren baitan.
Irailaren 24an abiatu zen bertsu-bidaia Donibane Lohizunen, eta entzuleen erantzun goxoa sentitu ahal izan genuen bertan.
Urriaren 1ean Muskildin jokatu zen bigarren eta azken kanporaketa. Bi saio hauetako giro onak utzitako aho-zapore goxoz, bertsu-egarriz heldu ginen finalaurrekoetara. Aurten berrikuntza bezala lau finalaurreko ospatu dire.
Urriaren 8an jokatu zen lehena Baigorrin, urriaren 15ean bigarrena Izturitzen, urriaren 22an hirugarrena Aiziritzen, eta pasa den larunbatean urriaren 29an azkena Larresoron, erabakita utziz beraz, finalean izanen diren sei bertsulariak.
Txato Saria
Dakizuen bezala, Aitor Renteria « Txato » bertsulari, kantuzale, euskaltzale eta ekarteko kidea izan zen. Haren ekarpenak gure artean jarraitzen du haatik, eta ekarpen hori ikusgarri egin genuen Txato Sariaren bidez 2014. urteko XILABA Bertsulari Xapelketan. Txatoren ahots ederra eta kantuzaletasuna gogoan, bere izeneko sariak finaleko bertsularien artean kantaera aberatsena erabiltzen duen bertsularia saritzea izanen du helburu. Kantaera aberatsena erratean, doinutegi aberatsena aipatzen dugu bereziki, eta baita doinuen erabilera ere, hots, airearen eta bertsuaren edukiaren arteko koherentzia.
Iparraldeko Bertsulari Xapelgoa (1. 2008)
Ipar Euskal Herrien elkargoa
Hirigune elkargoa
Euskal elkargoa
Herriarteko elkargo bakarra 2017 urtarilaren lehenian sortu da. Eskual herriko 158 herriak bere 300 000 bistanlekin bateratuko ditu. Orrialde berri bat ipar euskal herrientzat idekitzen da. Antolakunde berezi bat osatzen ari da. Elkargo hori ipar euskal herri osoa kudeatuko du, leheen aldetik itsasbazterraren eta barnealdearen elkartasuna finkatzeko eta bertzeaaldetik ukanen du egokitasuna bere tokia hartzeko Akitania berria eskualdean.
Elkargo berriak herriarteko elkargoak eta sindikateak ordezkatuko ditu eta haien gaitasun guziak hartuko ditu : garaio publikoak, lur antolaketa, ekonomia, turismoa, laborantsa, hizkuntz eta kultur politika etabar.. haien 1150 langileak ere, lurralde osoko biztanleen zerbitzukotz
Legez arabera ; garapen ekonomikoa, hiriko politika,lurralde antolaketa, ibiltariek, hondarkin tratemendua, …baitezpadako konpetenziak dira ere .
Bi urte landa elkargoak, herrieri konpetezia zonbeit utziko ahalko ditu..
Desmartxa luze eta saila ondotik,( hasi zen iraultza aroan Garat anaiaekin)..Euskal herri elkargoa sortu da eta erronka gaitza badu bere aintzinean, herri bateratzeko eta garapena bultzazeko : economia, laborantxa, industria, lurreko politika , garaiak.. horiek denak orekatuz .
Eta horiez gain Hizkuntza politikaren eramaile buru da eta Herria astekaria galdetzen dio gu denen partez euskararen zaindaria intituzional bilakatzeko tresnak eskuetan hartuko ditunez ? hor euskaldunek, aukera euskara askartzeko, badugu….
Barda Jean-René ETCHEGARAY Bayonako auzapeza presidenta hautatu
Izan da (beharba lehendakari erran behar da)
Sarako kabalkada
Kabalkada edo Tobera deitu herri antzerki moten bidez, gizarteak , herritar baten portaera edo gizarteko egoera bat salatzen zuen.
Alegiazko auzi bat egiten zen.
Zigor kolektibo hori Europa guzian hedatua izan da, "charivari", "cencerrada", "rough music", Euskal Herrian ere karrusa, galarrotsak, zintzarrotsak, toberak edo kabalkadak izenekin. Forma zahar horretan iraun zuen 1937a arte.
Gehieneta herriko gazteek (mutilak ez esposatuak) deliberatzen zuten salatzea egoera, portaera bat gizarte arauak hausten zuena…..
Hobendunei edateko edo jateko zerbait ordaintzeo galdetzen zietenean eta ez bazuten (ordaintzen) onartzen orduan tobera egiten zuten
Kasua arruntak : alarguna bat beresposatzen zen, gizon alargun bat ezkontzen zen neska gazte batekin …. Bertze sujetak erakusteko bere ezespena auzapezarekin, gendarmekin, Elizarekin…
Toberak gauaz edo egunez egiten ahal ziren
Gaur egun ikusgarri eder baten egiteko aitzakia da bainan herri arazoak gazteak eta bertzeak ere azaltzen dituzte baina denen tendentzia kontutan hartuz eta bortizkeririk gabe. Herriko elkartasuna sustatzeko eta bermatzeko du gehien bat lehen helburua.
Saran igandean segi dituzte arau orokorrak : antzerki zatiriko bat antzeztu dute , alegiazko auzi bat, gorte eta sujetekin.
Auziaz gain, dantza eder ederrak, zirtzilak, bertsolariak, musikariak, kantariak, kabalkada animatu dute
Denek desfile batean lerrokaturik bi zaldun gibelian herriko plazara sartu ikuskizuna irekitzeko eta bukatzeko, herritar andana batek mutxikoak eta fandagoa dantzatu ditu ….
Auzitan hiru afera aztertu eta jujatu izan dira :
- Andere batek gizon baten kontra pleinta pausatu zuen. Gizon hori hitz eman zion etxe bat salduko ziolala bainan azken momentuan arrotz sosdun bati saldu zion.
- Apezpiku Batxuxuri ez du igorri apezik Sararat eta azaldu izan da ere nola elizak ez die emaztei zor zaien lekua ematen.
- Suhalmendin hihiztari batek euskual xerri bat tiroz hil du bainan azkenean boilur bezala urrea miatzen zuen txinazko xerri bat (bertzerik ez) zen.
Auziak deliberatu du :
- Etxea kulturetxe egiteko herriari saldu izan dadin.
- Apezpikoa apez bat gizon edo emazte izanik bidali behar du 2 hilabete buruz
- Urre bilatzaileari euskal herrian ikekertak egitea debekatua izan zaio
Dantzariak ere mezu bat pasatu dute :
Sarako taldea bakarrik emaztehez osatua da.
8 gizon atera dira taula gainean makil dantza emateko, bainan ez zekiten ber denboran dantzatzen eta makila jotzen… zirzilak kanporatu dituzte
Eta neskak sartu dira eta izigarri ongi eman dute makil ttiki dantza bonneta buru gainean…sarako mutilak ahalkearaziz utzi dutelakotz euskal dantza
Hiru auziien artean publiko erditik bi bersolarik eman dute bere iritzia bersutan
Mattinen testua 2015-11-03
1987tik 1990ra nere lanearentzat, Reunion uhartean bizi nintzen.
Han, bi lekualdaketa biziki polita egin ditut. Arduraldi bakotxan, lurreko paradisua ikusi dut.
Lehen lekualdaketa, Glorieuses uharteean zen eta bigarrena Juan de Nova uhartean.
Uharte haiek, Tromelin, Europa eta Bassa de India uharteak, indiako ozeanoan uharte eparseak dira.
Glorieuses uharteak, uharte ttikiak, Madagaskarreko iparaldean dira. Uharte handiena 6km inguru neurtzen da. Uharte osoan, kokondoak badira eta inguruan, itsas aintzira ederra, hondartza hondar zuri zuri batekin.
Juan de Nova uhartea, Mozanbiken kanalan kokatzen da. Guti gora behera 15km inguru neurria du eta hau ere zati handian kokondoak badira. Han ere Itsas antzira, hondartza eta abar izan dira.
Uharte bietan, hamar bat miltar, bi meteorologo laguntzaile, meteorologo bat (ofizioko prefetua) eta jendarma bat dira. Uharteetan debekatua da publikoarentzat bainan , batzuetan, itsasontzi matxuran gelditzen da paradisuko uharte parean. Meteologoak, jautsi lurrerat baimena ematen du ala ez eta jendarmak errezpetarazten egiten du meteorologoak erran duela.
Bertze jendarmaren lana : goizero dortoka hatzak kontatu behar ditu estatistikoentzat.
Salbu meteologo laguntzaileak 3 hilabete osoan egoten diren uhartean, bertzeek aldiz hilabete bat bakarrik egoten dira. Egunero eta hiru aldiz eguraldia irrati bidez mezua igortzen diogu Reunion uharteri .
Euskal herriko mendiak
Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardardatzean kokatzen dira
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro hori itsasoan bertan sortu eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes eta Toloño mendilerroak Kantauriar mendilerroaren parte dira.
Bi mendilerro garrantzitsu horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude, ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak. Besteak beste, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri dira horien adibide.
Egun, hasteko hartu dut iparraldeko mendiak
Altuena Orhi[1] mendia (2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Piriniotako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean
Gero Larraine mendate ondoan Otsogorrigaña, Nafarroa eta Zuberoa artean dagoena. Itsas mailatik 1.922 metroko garaiera du.
Barazea edo Sardekagaña 1.893 metro ditu. Zuberoan osoki dagoen mendirik altuena da, altuagoak direnak Nafarroarekin partekatzen baitute gaina. Holtzartetik ordu bateko igoera.
Lakhura[1] mendebaldeko Pirinioetako mendi bat da, Nafarroa Garaiaren eta Zuberoaren artean dagoena. Itsas mailatik 1.877 metro gorago du tontorra. Santa Graziko Kalla auzotik 4 ordu behar dira tontorrera iritsi ahal izateko; aukeretako bat Ehüjarreko arroila igotzea da
Binbaleta Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Kartxelako mendigunean kokaturik. Jatorrizko izena Gibeleta izan liteke, agirietan antzeko formak ageri baitira: Guimbeleta [1] esate baterako.
Gaztarrigaña edo Mulidoia Pirinioetan dagoen mendia da. 1.732 metro ditu.
Bizkarze[1] Zuberoako Pirinioetako mendia da, Orhi mendilerroan dagoena. Zuberoako hego-mendebaldean, Larrainen dago. Bagargitik ailegatzen da, Iratiraino bidean.
Lapurdiko mendiak
Xoldokogaina edota Xoldoko gaina Lapurdiko mendi bat da. Biriatu herrikoetexetiko lursailetan dago, Nafarroako mugatik oso hurbil. Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntuak Kurleku (ordu 1), Biriatu herria (1 ord. 30 min.) eta Ibardin (1 ord. 45 min.) dira. Inguruan Manddale (573 m.) mendia du.
Bizkaiko golkotik hasi eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriko mugari jarraituz Pirinioetako lehenbiziko mendia da. Bidasoa ibaiak bere hegoaldeko magala inguratzen du, Txingudiko padura eta Endarlatsako zubiaren artean hedatzen delarik.
Mendi honen iparraldeko magalan Untsin errekak iturburua du eta bere ibilbidearen amaieran urak Donibane Lohizuneko badian itsasoratzeen ditu. Bestaldea, iparraldeko magalean izen berdineko Xoldokogainako urtegia ere badago.
Larhun[1] edo Larrun Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren artean dagoen mendia da, batzuen ustez Pirinioetako mendebaldeko muturra markatzen duena. Larrungo tren ttipiari esker, Euskal Herriko tontorrik bisitatuenetakoa da
Artzamendi (931 m) Lapurdiko mendirik altuena da, Nafarroa Behereko mugatik hurbil kokatutakoa. Itsasu udalerriaren barnean dago.
Baigura Lapurdi[1] eta Nafarroa Behereren arteko mugan dagoen mendia da, izen bereko mendilerro txiki baten tontorrik altuena. Ikuspegi oso zabalak dituela, bere gailurrean hainbeste antena daude ezarrita.
Mondarrain edo Arranomendi[1] 749 m Lapurdin dagoen mendia da. Ezpeletaren hegoaldean eta Itsasuren hego-mendebaldean kokatzen da.
Ez da garaiera handiko edo laztasun handiko mendia. Beharbada nolabaiteko igoera gogor bakarra Laxia auzotik abiatzen dena da. Bere gailurra konglomeratuzko haitz ugariz osatuta dago eta bulder eskaladan jarduteko aproposa da.
Urtsua[1] (batzutan baita Urtsumendi ere) Lapurdiko Pirinioetako mendia da, Makea eta Hazparne artean dagoena. Oso leku estrategikoa izan zen eta hainbat gaztelu zahar ditu.
EUSKAL INAUTERIA
ETA KOSMOGONIA ZAHARRA
Joseba Aurkenerena
Jai bat baldin bada sustraitua munduan hauxe da, inauteria, munduko bazter guztietan zabaldurik baitago. Bere errorik sakonenak antzinako denboretan gordetzen ditu, eta garai zahar haien oihartzuna ekartzen digu urtero, sentimendu zahar eta totemikoez jantzirik. Horixe baita azken finean inauteria, gure arbaso zaharren sinismenetara urteroko itzulera. Gure Euskal Herri zahar honetan inauteriak indar eta kolore handia hartzen ditu, eta garai bateko magiaren sua piztuta iraunarazten digu. Inauteria jai solstiziala da, neguko solstizioaren jaia, eta solstizioaren inguruko errito bezala ulertu beharra daukagu.
1.- Euskal kosmogonia zaharraren zenbait ezaugarri.-
a.- Oso kontuan hartu behar dugu gure kosmogonia zaharrean osotasuna, dena, batasun bakar batez ikusten zutela: Egu (hastapenetan) Ortzi (berantago). Monoteista zen, nire uste apalez, baina osotasun horren barruan bazeuden bestelako izakiak eta indarrak.
b.- Euskal kosmogonia zaharra manikeista zen, aurkakoen etengabeko borrokan sinesten baitzuten. Den guztia da bere aurkako zuzena duelako, eta ideia honen sinbolorik adierazgarriena esbastika dugu (gure artean lauburu deitzen duguna), bere bi mugimenduen aurkakotasunean indar baikor eta ezkorrak aurkitu egiten baitira. Euskaldunok beti izan gara arras manikeoak, eta ez bakarrik gure jainko-jainkosen aurkako dualismoetan (Eki/Ilargi, Mari/Maddu, Atarrabi/Mikelats…) baita bizitzaren, izatearen, agian hobeto esana, alderdi guztietan ere. (Euskara/erdara, euskaldunak/erdaldunak, Euskal Herria / Erdal Herriak…) Edo gutarrak edo bestelakoak, azken finean.
c.- Euskal panteismoa ere oso kontuan hartzekoa da, dena Ortziren zati dela sinesten baitzen. Gure arbaso zaharren ustez, den-dena jainkoturik zegoen, ezagutzen dugun guztia dibinitatearen zati baita.
d.- Eternala. Beraien ustez, dena betidanik eta betiko baita, hori bai etengabeko mugimenduan eta transformazioan. Hasierarik eta amaierarik gabeko gurpil ibiltariaz sinesten zuten, aho barruan isatsa sartzen zuen sugearen mitoaz.
e.- Animismoa beste ezaugarri handia zen, izadiaren izaki ezberdinetan pertsonifikatzen baitzituzten ulertzen ez zituzten era guztietako fenomenoak edo gertakizunak. (Sugaar = tximista, Ostots = trumoia, Ilargi = heriotza, Eki = bizitza, Gaueko = ezezaguna, Laino = gaitza, Eate = haizea…)
f.- Animismoarekin estu loturik naturalismoa. Bai gure asaba zaharrak animistak ziren naturan bilatzen baitzituzten euren eredu eta jarrerak. Animalien presentzia zabala, berriz, oso loturik dago naturalismoarekin (Zaldiko edo Zamalzain, Zezen Suzko, Zezengorri, Hartza, Sugaar, Mari bele bihurturik…)
g.- Mundu magikoaren presentzia. Ez gara bakarrik harriak, landareak, animaliak eta gizakiak mundu honetan, ez, badira gizakiaren gainean dauden bestelako izaki magikoak ere. Esate baterako: lamiak, basajaunak, galtzagorriak, sorginak…
2.- Neguko solstizioaren eta udaberriko ekinozioaren arteko aldia.-
Gogoratu beharra daukagu zer-nolako garrantzia duten kulturan eta herri guztien errito eta sinesmenetan solstizioek eta ekinozioek, hauen inguruan gauzatu baitituzte ez bakarrik beren tradizioak, eta baita aunitzetan egutegia ere, baizik eta urte osoan izateko eta bizitzeko beharrezko filosofia edo jokaera ere.
Udako solstizioa oso uztarturik dago biziarekin, berotasunarekin, eguzkiarekin, eta Neguko solstizioa bere aurakakoa izanik, heriotzarekin, hotzarekin eta ilargiarekin ere. Manikeismo hutsa. Neguko solstizioa nahitaez pasatu beharreko denboraldi luze iluna da. Ekiren erresumara iristeko iragan beharreko Ilargiren menpeko egoera. Negua joaten da pasatzen eta emeki-emeki eguzkiaren indarra gero eta handiagoa egiten da. Udaberriaren etorrera da, udaberriko ekinozioaren etorrera.
Ilargi ahultzen joaten da eta Eki, berriz, indartzen. Ekik gero eta indar handiagoa du eta honek ama-lurraren esnatzea dakar, biziaren berrindartzea, etengabeko gurpil ibiltariaren alde baikorra. Eta hauxe da inauterian urtero errepikatzen zaiguna. Hau dela eta, euskal inauteria leku askotan urtarrilean hasten da eta martxoan-apirilean bukatzen. Erritual luzea da neguko solstizioa eta udaberriko ekinozioa lotzen dituena. Neguarekin etortzen diren indar eta espiritu gaiztoak edo ezkorrak izutu behar dira, udaberriarekin etorriko diren indar baikorrei segida zabala eman ahal izateko. Eta hauxe da herri guztietako inauterietan, modu batez edo besteaz, egiten dena. Oroit dezagun adibide moduan, Ituren eta Zubietako joaldunak euren joare handiez edota eskuan daramaten zaldi-ilezko erratz horiek astintzen lortu nahi dutena: lurra esnatu eta espiritu gaiztoak euren herrietatik uxatu.
3.- Julio Caro Barojaren teoria.-
Inauteri edo ihauteri hitzari buruz gauza asko esan diren arren, badirudi Julio Caro Barojak emandako interpretazioa dela zuzenena. Aipatutako antropologoaren irudikoz, hitz horren barruan hiru osagai edo elementu daude: IHO/IÑO edo IHAU/INAU aldaera, -TE atzizkia, eta azkenez, beste bigarren atzizki berantiarrago bat: -ERI. Aipaturiko lehen elementuak karnabal esan nahiko luke. Lehen atzizkia (-te) garaia edo tenorea adierazteko erabiltzen da usu (elurte, haizete, eurite…) Eta bigarren atzizkiari dagokionez, esan dezagun oso erabilia dela gaitza, bizioa, edota nolakotasun txarra adierazteko (birikeria, nafarreria, lirdingeria…)
Bigarren atzizkia ezarri gabe ere, erabili egiten da, bai Nafarroan eta baita Iparraldeko lurraldeetan ere, karnabala adierazteko. (iñotea, ihotea, iñautea, ihautea…) Badaude bestalde, lehen hitz horretatik eratorritako beste hitzak, normalean, burla, iraina edota kirtenkeriarekin loturik izaten direnak. Julio Caro Barojaren iritziz, inauteria sustraitua dago erokerietan edo eguneroko bizimodutik urrun dauden jarreretan. Hori dela eta, osagai hori duten hitzetan ezaugarri hori nabarmen gelditzen da. Ikus dezagun. INAKIN (iraina), INOZO (memeloa, lerdoa, ergela…), INULA, INUALA (kirtena, astapitoa, tontolapikoa…)
4.- Hartza, Zamalzain, Miel Otxin eta beste.-
Azter eta aldera ditzagun orain lehenengo atalean ikusitako euskal kosmogonia zaharraren ezaugarriekin euskal inauterian azaltzen diren zenbait pertsonaia eta osagai:
a.- Inauteri guztietan azaltzen dira pertsonaia ugariak, baina aunitzetan, ez beti, azaltzen da pertsonaia bat inauteri osoaren ardatza izaten dena (Miel Otxin Lantzekoan, Markitos Zalduendokoan, Trapujale Lezokoan…) Hauxe oso lotua dago euskaldunon monoteismo bereziarekin, aniztasunean finkatutako monoteismoarekin edo osotasunarekin, alegia.
b.- Manikeismoaren etengabeko presentzia. Alde ona eta alde txarra. Espiritu onak eta espiritu gaiztoak. Batekoak edo bestelakoak. Adierazgarriena Zuberoako maskarada dugu, bi aurkako muturretan banaturik: gorriak eta beltzak.
Ikus dezagun honetaz Juan Carlos Etxegoien Xamar idazleak berea den Orhipean izeneko liburu gogoangarrian esaten diguna: “Maskaradan bi pertsonaia mota daude: gorriak eta beltzak. Gorriak jende zintzoa, ona da; bere gain daude dantzaririk ikusgarrienak. Gorrien artean Txerrero, Gathüzain, Kantiniersa, Zamalzain, Entseinaria,(guzti hauek aintzindariak dira, dantzari nagusiak), Herriko Jauna, Herriko Anderea, Laboraria, Laborarisa, Marixalak eta Kükülleroak aurkitzen ditugu. Beltzak gorrien aurkakoak dira: gaiztoak, ahalkegabeak, zikinak, ebasleak, gezurtiak, andrekariak, ardozaleak… xiberotar baten hitzetan: BELTZERIA TZAR HORI ÜRDAIKEIA BAT DÜZÜ, BASA DÜZÜ, BASA! Beltzen multzoan Kherestüak, xorrotxak -- nagusi eta mithil--, bühameak, kauterak –Kabana kauter nagusia, Pupu eta Pitxu— bedezia eta bedezi lagünak daude. Gorrien eginkizuna dantzak diren bezala, beltzena jokoak egitea da.”
Eta hauxe dena errepikatzen da inauteri guztietan, bi aldeetako pertsonaiak azaltzen baitira. Zenbait tokitan pertsonaia ezkorrek indar handia hartzen dute: Altsasuko momotxorroak, Unanuako mamuxarroak, Lantzeko txantxoak, Lezoko zirikoak…
c.- Eternitatearen kontzeptua beti azaltzen da euskal inauterian. Hasi egiten da gero bukatzeko. Baina hasiera eta amaiera gurpil batean lotzen dira, etengabeko gurpil ibiltaria gogora ekarri nahian. Bukatzean beti pertsonaietako bat hil egiten dute, Miel Otxin fusilatu egiten dute, Trapujaleri lepoa mozten diote igitai batez, hirietako inauteri urbanoetan, Tolosan, Donostian… Sardinari su ematen diote. Baina heriotza honek berekin darama hurrengo urteko itzulera, su garbitzaileak ez du deusezten, berritzen baizik. Zuberoako maskaradetan gauza bera gertatzen da. Pitxu hiltzen dute denak bere gainean jarrita, itota eta zapalduta nolabait esateko, baina azkenean bedeziak (sendagilea zubereraz) berpiztu egingo du. Naturaren urteroko berpiztea sinbolizatzen du, neguko solstizioan lotan geratzen dena eta udaberriko ekinozioan berriro pizten zaiguna.
d.- Animismoa eta naturalismoa ere garbi islatzen dira, animalia eta izaki magikoen itxura hartzen duten pertsonaietan. Aipa ditzagun inauteri askotan azaltzen den HARTZA esanguratsua, (ez ahantzi zuberotarren ustez, hartza dela euskaldunon arbasorik zaharrena), ZALDIKO nafarra edota ZAMALZAIN zuberotarra, Bizkaia aldeko lamiak, azeriak, basurdeak, astoak… eta abar. Arrunt garrantzitsua da pertsonaia hauen inguruan gauzatzen diren erritualak: ferratzea, zirikatzea, odolez zikintzea, barrenak ateratzea… eta abar. Hauetako zenbait sexuaren inguruko errito iniziatikoetan ikus daitezke, Zamalzainen zikiratzean, esate baterako.
Badirudi, bestalde, inauteria oso loturik dagoela lizunkeriekin eta haragi (txerrikia gehienetan) jatearekin. Aunitzen ustetan, inauteririk arkaikoena oso lotua dago elementu orgiastikoekin.
5.- Giristinotasunaren eragina euskal inauterian.-
Esan dugu inauteria solstiziala dela, paganoa, arkaikoa, jentila Euskal Herrian, eta gure inauteriari dagokionez, aipatu ditugu garai bateko sinesmen zaharrekin lotzen dituen ezaugarriak edo bereizgarriak. Bai horrelakoxea da euskal inauteria eta begi bistan geratzen da, denon agerian. Baina paganismoa itzali zen aspaldi, euskal jentilak gorde ziren Kixmiren erlijioaren etorrerarekin eta ezartzearekin batera, eta hala eta guztiz ere, inauteriak gaurko egunetaraino iraun du. Nola daiteke izan?
Giristino erlijioak bestelako morala, bestelako ikuspegia ekarri zuen, baina Garizuma bat aurrera eramateko behar zuen atseden eta askatasunezko denboraldi labur bat aurretik, egoera estutasunez ito ez zedin. Hau dela eta, inauteria toleratu egin zuen, karnabala Garizumaren aurreko beharrezko denboraldi moduan. Hortik datorkio Gipuzkoako Arrasate herrian inauteriari ematen dioten izena, aratustea, haragia uztea alegia. Garizuman baraua eta abstinentzia aldarrikatzen zituzten, eta inauteria litzateke haragia uzteko denboraldiaren aurrekoa.
Baina toleratu egin bazuten ere, zehazki arautu behar izan zuten, denbora zehatz baten barruan sartuz. Hori dela eta, inauteria leku askotan Quincuagesimaren aurreko igandearen inguruko egunetan ospatzen dute.
(Quincuagesima Berpizkunde Pazkoren aurretiko berrogeita hamargarren eguna dugu, Garizumaren aurreko igandea). Hau da, aipatu igande horren aurreko ostegunetik hasita, ondorengo asteartera arte. Gero, Hausterre etorriko da inauterian egindako bekatuak barkatzeko eta Garizuma arima bekataria arazteko. Ziklo bat bukatuko da besteari hasiera emateko. Eta hemen lotzen dira paganismoan aldarrikatzen zen etengabeko gurpilarekin, zikloak urtero errepikatu egingo baitira.
Inauteriak ekarri ditu gaurko egunetaraino jentilen mezu solstiziala, etengabeko gurpilaren oroimena eta aurkakoen borroka sortzailearen oihartzuna, baina baita kristau erlijioaren mezu eta janzkera ugari ere. Eta azken honek iraunarazi du azken mendeetan zehar, eta bizirik ekarri digu XXI. mendeko gaurko egunetara.
6.- Bi hitz bukatzeko.-
Buka dezadan lan hau inauteriaren inguruko beste zenbait gauza oroituz. Inauteria paganoa da, baina baita giristinoa ere. Inauterian jendeari bere arazoak ahaztu egiten zaizkio denboraldi batez, eta horixe da inauteriak neurri handi batean bilatzen duena. Urte osoan zehar gaizki ikusia dagoena, edota zapaldu egiten duguna, egun horietan kaleratzen dugu inolako lotsarik eta ahalkerik gabe. Eta horretan izugarri lagundu egiten du mozorratzeko ohiturak, modu batean (nekazal inauteriko jantziak) edo bestean (hiri inauterietako mozorroak eta disfrazak). Disfrazak, dantzak, kantuek, jateak et edateak osatzen dute inauteriaren izaera. Eta elementu horien guztien gainetik, badago beste elementu bat, garrantzitsuena agian: askatasuna; Julio Caro Barojak esaten zuen moduan, askatasun eza eta inauteria nekez uztartzen baitira.
Bordaxuri
Martin LARRALDE Plumaienean sortu zen 1782ko urtarrilaren 7an, Guillaume LARRALDE Bordaxurikoaren eta Marie ITHURBIDE Plumaienekoarenganik.
Ama hil zitzaionean, aitari oldartu zaion, bere etxearen partea galdatuz, Plumaieneko etxe partea. Aitak erran zion : « EZ ». Eztabaida laster gaizkondu zen aita eta semearen artean. Semea, zapataina zenak, bere amatxiren etxera aldaira egin zuen, « Lumania » etxera.
Aitak, Jean OSPITAL Kaselarenbordako etxetiarrari emana zion pentze bat, belarra mozteko eta lantzeko. Han belarretan ari zelarik, tiro bat bildu zuen espaldan, Plumaieneko premuaren danik, auziak agertu duen bezala. Jondonin eguna zen ekainaren 27a (orain, data huntan, Hazparneko bestak dira !)
Semeak, berea zaukan lurraren gainean, auzoko bat belar biltzen ari ikusi zuelarik, belarra bildu zakon pentzetik plumaieneko selaururat. Jean OSPITAL belar hori, berriz bereganatzen ari zela kausiturik, tiro egin zion.
1815eko uztailaren 4an Hazparneko jandarmek preso altxatu zuten Martin LARRALDE, eta Baionarat eraman. Azaroaren 28an auzitaratu zuten Pauen eta hor betirakotz galeretarat kondenatu. 7 epaile agertu ziren erabaki hunen alde, eta 5 kontra. Rochefort hiriko galeretarat eramana izan zen, agorrilaren 5ean ; 35 urte zituelarik eta han hil zen 1821eko abendoaren 19an, 40 urtetan
Epaileak, hamabietarik bederatzi ontasun jabeak ziren, Auzapez bat, abokat bat eta arrantier bat. Hazparne, Elizaberri, Plumaieneko auzo gehienak lekuko izan ziren eta heien lekukotasunak hitz beretaz osatuak zirela idatzia da erdaraz, nahiz ez zakiten ez irakurtzen ez eta idazten ez eta oraino erdaraz mintzatzen. Auzian, Plumaieneko semeak eta lekukoek xuberutar euskaldun bat zaukaten itzulpenarentzat
NORK IDATZI ZITUEN EGIAZKI BERTXU HORIEK?
Preso zelarik, Martin Larralde Plumaienekoak bertsu batzuk idatziarazi zituen. 11 edo 12 bertsu dira, ezagunenak hameka, guztiz bortitzak bainan hunkigarriak ere eta ederki moldatuak, nahiz poto bat egon bigarrenean "gabe" hitza bi aldiz agertzen baita.
Bertsu horiek oraino kantatzen dire nasaiki Elizaberrin eta gehienen gogoan, Martin Larralde plumai, hobendun baino gehiago, gertakariaren jasaile izan zela diote. Istorio hau berena daukate eta kantu hau entzutean injustizia edo zuzengabekeria baten sendimendua nagusitzen zaiote.
Auzi hunen, hemen aipatzeak ez du nahikari berezi baten gutiziarik, bakarrik Paueko artxibetan lo dagotzin paper zahar batzuen agertzeaz besterik. Hau Elizaberriko auzoaren ixtorio bat baita. Elizaberriko auzoan gertatua eta ixtorioa ez bada baitezpadakoa, bertsuak hala dira. (orain, karrika bat bada, Hazparnen, "Bordaxuri" deitzen dena.)
Auzitegietako paperetan, agertzen da Martin Larraldek ez zakiela ez irakurtzen ez izkiriatzen.
Piarres Xarritonek, ikerketak egin ondoan horra zer erraten duen:
Jean ETCHETO, « KATXO », Elizaberriko Mattinen auzokoa zen.
Katxo bertsulari famatua zen, denbora hartan.
Beraz, Katxok bertsu horiek iskiriatu zituen, lehen pertsonan. Mattin mintzo balitz bezala eginez ...
Istorio latz huntaz, Piarres LARZABAL antzerki idazle apezak egin zuen gai bat : « Bordaxuri » deitu zuena. Antzerki hunek ez du zinezko istorioarekin zer ikustekorik. Hemen agertarazten du nola, aita hil nahi izan zuen, bertze asko ezberdintasunen artean. Baina Euskal Herriko antzokietan, antzerki horren zabaltzeak, Plumagaineko seme dohakabearen istorioa nasaiki jakinarazi du.
GURE PENTSAKETAK :
Behar da weeb gunean gainetakoak miatu (edo ikertu). Batzuek erraten dute Mattin Larraldek, bertsoak, berak eginak zituela. Eta hortan uste dugu olerkari bat zela eta bazuela gauzak idazteko (edo agertarazteko) dohain bat.
Eta, bertze nunbait, ohar-arazi gaituzte bertze batek egin zituela bertsoak ... Ez zakiela ez irakurtzen,
ez izkiriatzen ...
LARRUN, ENE MENDIA!
Zerbait dakiena, mintza bedi! Ene iragan denbora, oraino atzo duzu. Bainan, hain da laster atzo hura bertzalakatu, nun Larrun, ene mendia azken berrogoitahamar urte hautan saindatu baita naski, aintzineko bortz mendeetan egin izan zen baino gehiago.
Larrungo mendi-pean sortua, Larrun kaskotik lehen auzo den etxean, Azkaingo eskualderat, ttipitik eta geroztik ere, Larrun kurritu izan dut luzeka eta trebeska, dituen zabaldura eta xokomoko guziak erneki ikertuz, begiz perekatuz, bihotzez gozatuz.
Larrun mendia, hitaz zerbait dakitalakotz, aipatuko haut, gerokoek jakin dezaten, zertarik zertaratu haizen.
Ehorzketetan kantatu bertsuak,Azkainen
Doluan dagon familiari sustengu bat holakotan
Eta hilaren oroitzapenak gure gogo bihotzetan
Ni Ferminekin solastatu naiz nere denboran, frangotan
Mespretxu edo solas gaixtorik ez zagon haren agotan
Hunen arima zeruratuko da baten bat ioaitekotan.
Txomin EZPONDA
Bertsolari ta gizon zintzoazituen ezaugarriak
Bere amets ta gogo biziakziren hortara jarriak
Horregatikan goibeltzen gaitu aste hontako berriak
Bertso maitale nekaezin bat gadu du Euskal Herriak
Imanol LAZKANO
Eliza huntan bildu gerala denak hor hire ondotik
Hainbeste urte badituela bertsuek gu elkarturik
Ez adiorik lagun maitea. bestaldi arte oraindik
Fermin gogoan haitugu hemen. pentsatzen dukek zergatik
Zerua hor duk bai zabaldua. fededun hintzen biotzetik.
Jean-Louis ERREXIL
Fermin hain goizik zinen lotu bertsuari
Ikusi ohi zintugun plazetan kantari
Azkena artzain xakur xapelketa kari
Bertsularien lagun eta lehendakari
Guk segiko diogu zure bideari.
Ernest ZABALETA
Bada azken agur batbertso lagunari
Begira ezarriak joan denborari
Hemen bertsua zela desagertzen ari
Zure arnasa eman diozu berari
Ez dugu nehoiz aski eskertuko hori.
Xumai MURUA
Fermjn Maitea, harrokeririk ez baihuen erakusten
Eskerrak hiri I ainitz harreman baihituen errexten
Adixkide bat galtzen delarik atsegabea duk jauzten
Nahiz hi gabe ene geroa ez dutan argi ikusten
Hitaz oroituz saiatuko nauk bertsularitza ez uzten.
J.L. LAKA
Lagun bat, egin duena egin duzun bezenbat zerbitzu.
Doakigula ikustea da arras gogor eta pizu
Eman daukuzu hoinbertze pertsu, zuhur-hitz eta abisu
Bide onean, urratsez urrats, baitzinabiltzan kurri zu
Milesker Fermin, ezadiorik, jarraikiko gitzaizkizu.
Mixel XALBADOR(-ek Igorria bera han ezin izanez)
Fermin, azken pertsu bat banikek buruan
Batzutan erabiltzen ginuen doinuan
Heriotza ez zian hire helburuan
Noiztenka pastuko nuk hobi inguruan
Nik hemen kantatzeko, ta hik han'zeruan
Azkaine beti euskaldun dagola munduan
J.L. LAKA (hil.herrian kantatu bertsua)
Orbaitzeta
Orbaitzeta herria Aezkoako haranean kokatua da. Arma olaren hondakinak ez daude herrian bertan; Iratiko haitzarte baten erdian gordatuak dira.
XV. mendean burdinola bat jadanik eraikia izan zen.
Arma ola 1784an eraiki zuten, eta gutxi gorabehera mende bateko funtzionamendua izan zuen.
Iratiko Oihaneko eremuak egurra, ura eta meategiak eskaintzen baitzien.
Uraren indarraz baliatzeko, Legarza errekaren ondoan eraiki zuten lehenik burdinola, eta gero, arma ola.
Bi eraikinek uraren indarra behar zuten tresneri astuna (pisua) martxan jartzeko, eta toki horretan, justu, Legarza errekak Txangoa eta Itolatz erreken urak jasotzen (biltzen) dituenez, ur korrontea hazi egiten da..
Ur indarraz gain, arma ola martxan jartzeko erregaia (su egiteko) behar zen, eta inguruko Iratiko Oihanak egurra eskaintzen zuen. Arma olaren inguruan 17.000 hektarreko basoa dago, eta hortik lortzen zituzten labeak piztuta mantentzeko egur kopuru handiak.
Alemaniako Oihan Beltza eta gero, Iratikoa bigarrena da Europan.
Iratiko Oihanak bertze baliabide bat eskaintzen zuen, gainera: metalen aberastasuna. Eremuan, askotariko metal meategiak zeuden, besteak beste, burdin, zilar eta meategiak.
Inguruan metalik ez bazegoen, naturak eskaintzen zituen aipatutako bertze bi baliabideak alferrik zeuden burdinola edo arma ola bertan egiteko. Garai haietan, oso zaila eta garestia egiten baitzen metalen garraioa.
BURDINOLATIK ARMA OLARA. XVIII. mendean, Espainiako armadak Eugin (Nafarroa) bazuen bertze arma ola bat. Eugiko arma ola XVI. mendetik zegoen martxan, baina XVIII. mendean inguruko burdin meategiak agortzeko zorian zituen. Arrazoi horrengatik, Espainiako armadak bertze toki batean arma ola berri bat eraikitzea erabaki zuen. Eta lehenago errandako hiru faktore horiengatik aukeratutako tokia Orbaizetako burdinola zaharra izan zen.
Espainiako armadak amarru (malezia), mehatxu eta presioen bitartez, burdinola eta inguruko mendiak bere eskuetan jartzea lortu zuen. Berrehun urte pasa behar izan ziren Aezkoako herritarren eskuetan berriz jartzeko arma ola eta inguruko mendi eta baso lurrak. 1982. urtean gertatu zen hori.
Lehenago erran bezala, arma ola 1784an martxan jarri zuten, eta Real Fábrica de Armas de Orbaiceta izena jarri zioten. Espainiako armadako artilleriako militarrek diseinatu eta garatu zuten lantegia. Bertan, urtutako burdinazko bonbak, granadak eta hainbat motatako munizioa egiten zituzten. XIX. mendearen erdialdean, 40 lagun inguruk lan egiten zuten olagizon moduan, eta horietatik aparte, egurra eta minerala produzitzeko langile asko zituen arma olak.
Historialari askoren hitzetan, arma olaren arkitekturan aldaketak eman ziren aurreko burdinolekin alderatuta, eta eraikinak industria arkitektura modernoaren ezaugarriak zituen. Bertan, adibidez, lan egiteko eta bizitzeko esparruak (lekuak)ezberdindu zituzten, eta gaur egun, oraindik zutik dauden inguruko etxe batzuk garai hartan eraikitako langileenak ziren.
.
Konbentzio gerran Frantziako armadak erre egin zuen 1794an. Ondoren, Napoleonen armadak apurtu zuen Independentzia gerran (1808). Zumalakarregi karlistaren gudarosteak ere 1834an erre egin zuen, eta 1869an eta 1871ean, bi sute pairatu zituen
Arma ola eta inguruko etxeak partikularrei saldu zizkien armadak.
Arma olaren zati gehiena hautsita dago, eta landarediak hainbat zati hartu ditu. Hobekien mantendutakoak, esaterako, Legarza erreka ubideratzeko egindako zubiak eta paretak dira