Errezetak

Xokolotazko pastiza

Maixanen errezeta

Osagaiak :

Xokolota belza : 125 gr. Burra (gurina) gazia : 125gr. Irina : 75 gr. Azukrea : 125gr. Arroltzeak : 3

Labea eman berotzen 180° (edo 6an.)

Xokolota eta burra, puskatu eta eman urtzen su epelan, kazo batean, nahasiz, nahasiz …

Arroltzei berexi gorringoa eta xuringoa. Nahasi gorringoak azukreakin, xuritu arte. Eman gainetik xokolota eta burra urtuak. Nahasi, eta eman irina. Berritz, ongi nahasi.

Arroltze xuringoak, jo, gogortu arte, eta nahasi poliki oreari (pastari). Bete erdiraino bat banazko moldeak (lehenik burrakin estaliak.) Atxiki labe barnean 15 edo 20 minuta bakotxak etxeko labearen eta molderen handitasunen arabera.

Utzi hoztutzerat, eta jan etxekoekin edo lagunekin …

SAGARREZKO PAZTIZA

Marie-Hélènen errezeta

Osagaiak:

6 zpa 7 Sagar (Belcharde delako).

10 irina sopako koilara.

6 azukre sopako koilara ( azukre osoa errabiltzen dut).

4 olio sopako koilara.

6 esne sopako koilara.

Alxagarri zakutxo bat.

2 arraultze.

Gatza pitxika bat.

Bertze aldetik

4 azukre sopako koilara

4 erroma sopako koilara

50 g gurina

- Xehatu sagarrak (" mandoline" tresnarekin egiten ditut).

- Osagai guziak nahasi orea prestatzeko.

- Sagarrak gehitu ( xafla batzuk atxiki).

- Ezarri labean untzi gurinatu batean ( 180°).

Sagar xaflak emanik gainean sagar tarta izanez bezala.

- 30 minutu erretu.

- 30 minutu buruan:

- Gurina eta azukrea urtarazi.

- Erroma gehitu.

- Nahasketa bikotxen gainean urstatu.

- Berritz labean ezarri 20 minutu.

On dagizula


Ménage bixkotxa

Franche-Comteko errezeta

OSAGAIAK:

bixkotxentzat :

- irin 250g

- gurdin (guritua)130g

- altxagarri (okinekoa)

- gatz birbir bat

- azukre 30 g

- esne 50 ml

- esne gain 50 ml

-arraulze 2

kremarentzat

- esne gain 200 ml

- gorringo 3

- azukre 50 g

- banilladun azukre zakutxo 1

Bixkotxa egiteko osagai guziak ongi nahastu.

Utzi orea oren bat pausatzera.

Tarta molde batean, eskuekin, zabaldu orea.

Berritz utzi pausatu....

Kremarentzat nahastu osagaiak.

Koilara batekin zapatu ore erdian eta isuri krema

Labean 200°, 25 minutu erre.

Epela jan.....


Kruxpetak (merveilles)

Jean Françoiren errezeta

OSAGAIAK:

irina libera bat ( atzo erdi osoa zen)

3 spa 4 arraultze

altxagarria kimikoa 1/2 zakutxo.

banilla azukrea

Erroma zurrup bat

olioa edo gurina pixka bat

gatza (berdin)

Banilla likidoa

kanela irina -laranja lore juza eta abar...

orea oren bat pausatzera utzi

gero frijitu eta on dagizula.

Esne opil

- Iru aroltze osoak

- Katilu bat asukre

- Katilu bat irin

- Bi katilu esne

- Laranja baten azal porroskak

- Zakuto bat asukre "vanillé"

- Koilara bat erruma

- Bi sagar puxkak

Labea 6 Ogoi ta amar minutak

kutxiloa-ekin behar duzue sentitu bukaeran....

Espezia ogia, espezia bixkotx

Osagaiak :

- eztia 250 g

- irina 250 g

- azukrea 100 g

- gurina 100g

- bikarbonato koilar ttiki bat

- iltze kanela porroskatua 2

- muskada koilar ttipi bat

- kanela koilar ttipi bat

- piper belza piska bat

- lau espezia koiler ttipi bat

- arraultze 3

- esne 10 cl

- gatz miko bat

Labea berotu 160 °tan

Nahastu irina, bikarbonato, espeziak, gatza.....

Berotu esnea, azukre, eztia eta gurinaekin

Nahastu dena

Gehitu arraultzeak

Eman orea bixkotx molde batean

Labean sartu eta utzi ordu bat


PIKU ETA LABOREEKIN BISKOTSAK

Mattinen errezeta

OSAGAIAK

140 g irin eralkia

125 g gurin guria

120 g azukre beltz hautsa

100 g olo lumak

80 g sesamo haziak

250 g piku idorrak edo 125 g arbeletxeko idorrak eta125 g mahats idorrak

1 arraultze

50 mililitro esne

½ altxagarri zakutxo

1 birbira gatza eta kanela

APAINKETA

Aintzinetik berotu labea 180°

Kubo ttikitan moztu gurina eta fuitu idorak (salbu mahats idorrak n

Entsalada-ontzian isuri irina eta altxagarria

Isuri gurina eta azukre beltza entsalada-ontzi bertze batean eta nahasi. Isuri ere esnea arraultzea eta berritz ongi nahasi.

Gehitu kanela, gatza, olo lumak, fruituak etasesamo haziak

Isuri irina euria bezala eta nahasi pasta homogenoa erdiesteko.

Koilara ttikiekin, egin meta ttikiak plakaren gainean ez sobera urbil.

Labean sartu eta utzi 12 15 minuto artean.

Ateratu eta utzi oztzeko parrilaren gaine bateanoski)

Ti Son

Mattinen errezeta

OSAGAIAK

250 g Azukria

250 g Arraultze

250 g Arto irina

Gatza

1_altxagarri zakutxo

200 g mahats idorra

Ron (ez edateko)

1 edo 2 zopako koilera « marie brizard »

APAINKETA

Guritu saderxkarekin. Gehitu bereko neurria : azukria, arraultze eta arto irina. Birbira gatz bat, altxagarri zakutxo, mahats idorra berate ron barnean. Nahasi dena.

Erregosi molde bazter gorarekinean aintzinetik apailatu gurinarekin.

Bete moldea ¾ raino

Erregosi labean 50 minuto guti gora behera, 150 gradu

Tarta udaria eta txokolotarekin egina

Maiteren errezeta

Behar da :

- hostore bat

- txokolote 200gr , ehuneko 70 kakao

- esne gaina 15 cl

- arraultze 3

- azukria 100gr

- udare ontuak eta luzeak 4

Hostorea eman tartauntzian

Txokolota urtarazi gurinarekin emeki emeki

Udaeri ken haziak eta azala (haziak zirtoin kirten edo girtainak....)

Untzi bertan nahasi arraultzeak, azukrea eta esnegaina.

Eman txokolatea tartauntzian, gero udariak eta nahasduia

Eman labean hiru laurden edo oren bat 200 °

Gero jan sagarno fresko batekin

On dagizula

Kuiako biskotsa intxaurrarekin

Bernadetten errezeta

Osagaiak :

750 gr kuia eta potirona

80 gr intxaur

zitron erdi azal berindua

50gr irin

50 gr azukre

50 gr gurin

3 arraultze

30 cl oloesne

koilar bat esnegaine

Labea berotu 150 °tan

Kuia xuritu eta zatitu puskan, nahasi su eztian konpota gisa lehertu sardakarekin

Gurina urtu

Aparte azukre eta irina nahastu

Araultzeak jo esnea eta esnegainekin

Dena ongi nahastu

Intxaurrak xehatu eta geititu nahastu maitasunez

Eman molde batian saru labean maribainutan 50 minutu

Klafuti

Osagaiak :

500 ml esne

125 gr irina

90 gr azukre

3 arraultze

Gatz birbira bat

10 gr bura ( molde gurineztatzeko )

Erroma pixkat

Dena ongi nahastu

Eman molde gurineztatuan

Eman fruituak

45 mn labean (180°)

Sagar tarta

Jean- Luken errezeta

250 grs irina

100 grs gurina (burra)

150 grs asucrea

gatza pixkat

altxagarri pixkat

dena nahasi, bilakatzen da area bezala, orduan gehitu esne pixka bat, berriz nahasi borobil bat egiteko

zabaldu eta bete sagar moztuekin, sartu labe beroan 180 grado 40 mns

Bixkotz hareztatu

Osagaiak :

- irina 120gr

- azukre 60gr

- gurin 60gr

- arraultze goringo 1

- gatz pxka bat

- arraultze xuringo

1 Irina, azukre eta gatza nahas ontzi batean.

Gurina erants zati ttikitan moztuta eta goringo eta xuringo

Ongi zapalduz, hare itxurazko nahasketa lortuko duzu.

Lan ezazu.

Orea handigia bada, zatika ezazu borobil ttikiagoak eginez.

2 Mahai irineztatuan zabal ezazu orea.

Kanibeta baten bidez, itxurak ebaki.

Plaka gurineztatu eta irineztatu batean ezar itzazu.

3Bixkotxak labe beroan (200°) sar itzazu15 minituz.

Irriz-esne

Jean-Françoisren errezeta

Osagaiak :

- behi esne litro bat

- irriza 50g

- azukria 50g

- banilla leka bat

- kanela

Egosi ttal ttal ttal oren erdi bat;

Azukria eman azken minutuetan.

(Azukria Maskobado )

Ore zopa

Elisabeth Olasoren errezeta

Osagaiak :

- arto irina

- ogi irina

- gatza

- ura

- esnea

Nahastu arto irina urarekin

Eskuz oratu, orea trinkoa

eta homogeneoa geratu arte, eskuetan itsasten ez dena .

Ore bolatxoak egin.

Bolatxoak pasatu ogi irinean.

Bota bolatxoak esene beroan eta irakin ......

Taloak

Osagaiak :

- Arto irina (350g)

- Ura (250 ml.)

- Gatza

Irina ontzi edo artesa baten jarri.

Irin tontorraren erdian zuloa egin

eta gatza pixka bat bota. Ontzi baten

ura berotu eta apurka gehitu.

Eskuz oratu harik eta orea trinkoa

eta homogeneoa geratu arte, eskuetan

itsasten ez dena. Gero zapi busti

batez estali orea eta 30 minutuz

egoten utzi. Ore-bolatxoak egin eta

zanpatu harik eta opila mehea lortu

arte. Plantxa berotu eta opila beronen

gainean jarriz alde bietatik egin,