Euskara xuxena

(Herrian hartua)

Euskara xuxena

Tik/Tarik

Entzun dugu :"Ez dakit zein herrialdetik hedu den"

Galdera liteke : "Zein herrialdetan bizi da"

Beraz erantzuna :" Zein herrialdetarik heldu da"

Eta hizlari berak: "Zein herri dira futbolean ari direnak ?" Frantsesaren fotocopia ederra

Euskaraz aise hobe :" Zein dira futbolean ari diren herriak"

Ko eta ren

Berriz ere erraten dugu, orokorki REN jendeentzat, Ko tokientzat eta gauzentzat.

Mendiko borda bainan aitren borda.

Etxeko andereaeta ez etxearen andrea.

Baionako auzapeza eta ez baionaren auzapeza eta beraz baionako kapitania ez baionaren kapitania. Legebilzarreko lehendakaria eta ez Legebilzarraren burua. Diozesako burua eta ez diozesaren burua.

Ganik

Saltsa guzietan sartzen da hitz hori. Frangotan pasiboa egiteko bainan ere bestalde

Euskaraz ez da pasiborik. Hala nola :

Torturatua izan da guardia zibilen ganik. Erran behar da : Guardia zibilen tortura izan

da.

Ganik (gandik hego haldean) ablatiboaren forma da /aitarenganik izan dut etxe hau.

J'ai herité cette maison de mon père.

Pasiboa, aktibora itzuli behar da. il a été tué par son ennemi : etsaiak hil du. Edo ainitzek ahantzia duten forma : estsaiak hila izan da. Eta ez : hilala izana da etsairen ganik. edo etsaiaz.

Molde berean : aitak lagundua da: il est aidé par son père, eta ez aitaren ganik lagundua da.

Aitak hala nahirik, Ameriketara joan da : cela étant voulu par son père, il partit en Amérique.

Il a été touché par quelquechose : zerbaitek hunkia izan da.

Il a été mouillé par la pluie : euriak bustia izan da.

Cela a été fait par une imprimante : imprimagailu batek idatzia izanda.

NOLA galdeak idazlaguna (adverbe) eskatzen du errespostuan "Nola da eria ? Polliki" . Beraz ez ez galda "NOLA duzu izena ? Errepustua izan liteke "ongi". Egin galdea "ZER duzu izena ?

Zergatik erraiten da Jondoni Petri bainan San Mark ? Jondoni hori"jaun Done"tik heldu da. Done hitz

ak saindu erran nahi du. Lehenagoko denboretan "Jaun Saindua"= JONDONI. Jondoni hori"Jaun Done"zen lehen eta Eskual Herrian ohoratu lehen sainduek baizik ez dute Jondoni titulu hori : Petri, Joani, Batista, Jakobe, Matiu, Bartolome, Estebe, Martine,Mikael, Laurendi Satodi, Muturts,Xiprine, ; bai eta Andredena Maria : lehenago Andrea Dona Maria zen, Xiberoan oraino ere erraten duten bez