BAKEAREN URTXOA
Bakearen urtxoa, oi urtxo eztia,
Hegalez kurri zazu lur zabal guzia.
Kontsola gerla-pean dagoken jendia.
Hilen haur, aitetamak, eta emaztia,
Kolpatua herrestan dabilan trixtia.
Presoner dohakabe. hilik den bizia,
Errozute deneri:
Jende gaixoak,
Ez beha gau beltzari,
Bainan bai izarreri!
Bakea dela zueri!
Bakearen urtxoa, jarraik bideari,
Zure lili eztia eskainiz orori.
Mintza zaite ezinik dagon eriari;
Bihotza bero zozu xahar hoztuari.
Esperantza emozu kezkan den amari,
Bere latza ken-ozu hilen ezkilari,
Errozute deneri:
Jende gaixoak,
Ez beha gau beltzari.
Bainan bai izarreri!
Bakea dela zueri!
Bakearen urtxoa, hernen zaite geldi.
Lun hau da sakratua, deitzen da Euskadi.
Zorte txar batez joak girade aspaldi,
Denak anaiak-eta, bizi bi alderdi.
Gerla da berrikitan pasa hemen gaindi.
Eskualdunen urtxoa, othoi, mintza bedi
Ernozute deneri:
Oi Eskualdunak,
Ez beha gau beltzari,
Bainan bai izarreri!
Bakea dela zueri
GALERIANOAREN KANTUA
Mila zortzi ehun ‘ta hamabortzgarrena
Ni Ahazparnen preso hartu nindutena;
Plumaieneko premu orok dakitena,
Galeretan higatu beharko naizena.
Kantatzera niazu alegera gabe
Ez baitut probetxurik tristaturik ere;
Nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe,
Sekulakotz galerak enetako dire.
Ala zorigaitzeko premu izaitea !
Horrek eman baiteraut betikotz kaltea,
Aitari gald'eginik sortzeko partea,
Galeretan eman nau, hauxe dut dotea !
Ene aita da gizon kontsideratua.
Semia galeretan du segurtatua.
Nun nahi otoitzean belaunikatua,
Saindu iduri, debru madarikatua...
Ene lehen kusia, Kadet Bordachuri,
Fagore bat banuke galdatzeko zuri :
Ongi adreza zaite ene arrebari,
Ene saltzeko zonbat ukan duen sari.
.
Aita aintzinean eta arreba ondoko,
Osaba burjes hori diru fornitzeko;
Ez ordian enetako bi sei liberako,
Galeretan bederen leher egiteko !
Elizan sartzen dire debozionerekin,
Iduriz badoatzila saindu guziekin
Beren liburu eta arrosarioekin,
Debruak pesta onik einen du heiekin !
Zortzigarren bertsuia aneiarendako,
Konseilu bat banikek hiri emaiteko:
Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko;
Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko.
Zuri mintzo nitzaizu, oi Aita zilarra,
Ardura dudalarik begian nigarra;
Zure ‘ta ene arraza Bordachuritarra,
Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.
Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian,
Burdinez kargaturik oi presondegian,
Bai eta kopiatu denbora berian,
Orok kanta ditzaten Hazparne herrian eman izan ditut ez xangrinatzeko,
Ene ahide adixkidek kuraie hartzeko,
Eta partikulazki, aita, zuretako,
Kantu hok aditzean semiaz oroitzeko.
Martin LARRALDE - BORDACHURY
Peio Ospital eta Pantxoa Carrère
kantariak
Olentzeroren mezua
1.- Argaintxabaleta aldean,
Aralarko mendietan,
izar bat ikusi zuten
hango gailurretan.
2.- Ekialdetik zetorren
Kixmi horren berria,
Olentzero zekarkigun,
gure ikazkin zikina.
3.- Jentilak izutu ziren
izarra mintzatzean,
Kixmi bazetorkiela
azaldu zienean.
4.- Olentzero han zegoen,
ikatz txondorra utzita,
aro baten amaiera
zela hura azalduta.
5.- Jentilen azti haundiek,
hori ez ikusi nahian,
trikuharrietan gordetzeko
eman zuten agindua.
6.- Olentzero buru haundia
eta begi gorriak,
zahatoa esku artean
eta pipa ahoan.
7.- Ez zaitezte ikaratu!
-esan zien amultsu-
Ortzi-Mariren aroa
da betiko amaitu.
8.- Bizitza honetan badira
gurpil eta aroak,
garai zaharra da bukatu
berria zaigu agertu.
9.- Euskaldunak oso erne
izan zaitezte beti!
Siniste zaharrak hil dira
ta berriak ageri.
10.- Zeruetako izarrak
mintzo dira goxoki,
Mikelats eta Atarrabi
lurpean dira bizi
11.- Sorgin zaharrak dira kantuz
bilduta akelarreetan,
Olentzero mozkortia
irrintzika bideetan.
12.- Urtero itzuliko naiz
-dio gure Olentzerok-
horretarako beharko dut
ardo on ta otordu bero.
13.- Euskal Herriko umeak
ditut nik alaituko,
urrak ta intxaurrak banatuz
ta Gabon gaua piztuz.
14.- Ez nauzue aberatsa
ta ez opari-egile,
osasuna ta zoriona
banatzeko naiz zale.
15.- Horra, horra! kanta ezazue
Horra, horra Olentzero!
Atxiki ezazue euskara,
Bizi zaitezte euskaldun!
16.- Agur modura badoa
Olentzeroren mezua
Bizi dadin gure euskara
ta gure Euskal Herria!
Joseba Aurkenerena
2013ko Eguberriak
Bake mina
Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina,
Etorkinak herri-mina,
Herri umek bake-mina.
Laborari ta langile,
Sinestedun ta bilatzaile,
Bidez-bide, kalez-kale,
Izan gaiten bakegile.
Zatiketak etsipena,
Elkarketak itxaropena,
Gorrotoak pairamena,
Bakermenak askapena.
Solasbide, elkarbide,
Maitabide ta askabide,
Zuzenbide, bakebide,
Oro dire zorionbide.
(Hitzak: Peio Ospital)
(Musika: Irlandar herrikoia)
Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak,
soloak,pinudiak;
galduko ditut
korrituak, errentak, interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe, sorbaldik gabe,
bularrik gabe utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du zutik.
Gabriel ARESTI
Ez bedi galdu euskara
Gure euskera eder maitea
galtzen gaur degu ikusten,
euskaldun onak arritzeko da
nola ez diran lotsatzen!
Larramendirik, Astarloarik
ez da geiago aipatzen...
Ez da utsegin aundiagorik
ondo badegu pentsatzen.
Galdu dirade oitura onak,
galdua dugu Euskera...
ola bagaude, eun une barru
galdu da gure izena!
Erro, Aizkibel ziran bezela
erakusterik gaur ez da.
Gure euskera ...ai! galtzen bada
gu... euskaldunak ez gera!
Nola isildu eta barkatu?
Etorkizunen Kondairak
arrazoiakin esango digu:
nun dira zuen oiturak?
Damu dute bai... gaur euskaldunak
lotsa pixka bat dutenak,
aspaldi esan duten bezela
gizonik jakintsuenak.
Dala Parisen eta Londresen
jakintsu asko badira;
euskerazko liburu zarren
ondoren ibiltzen dira...
Or da Luziano, printze ernaia,
orain guretar deguna,
euskerazale bikain-bikaina,
jakintsuetan aundi dena.
Arren, ez bada galdu euskera,
nere anaia maiteak!
Galtzen badegu... galduak gera
gu eta gure semeak.
Beti euskeraz itz egin, bada,
oso zaar eta gazteak
esan ez dedin denok gerala
euskaldun biotz gabeak.