MUS

Musaren Jokabide eta arauak 2011 Urtarrrila Azken aldaguntzak

1. Gure Museko xapelgoa binazka jokatzen da. 40 karta españolekin, 3 mantxa ,40 ttantto edo 8 hamarreko, salbuespenez kanpo.

Jokabidea eta kondaketa

2. a) Garaileak : kondatzen du 3 mantxa bitorio 1.

Bestalde egin mantxa ala ttantto galdua, galdu.

b) Galtzaleak : bitorio 0, jokatu partidan egin mantxa edo mantxak eta ttanttoak dira bakarrik konda.

Karten emaitea :

3. Hastean, lehen karta emanaldian karta ttipena atera duenak amiten ditu kartak. Behar ditu kartak nahasi eta bere ezkerreko kontrarioari pikarazi, hunek karta bat baino gehiago utziz bi zatietan.

Emaileak banatzen ditu kartak bere eskuineko lagunetik hasiz, hau izanen baita "ESKU" jokolari bakotxak zaindu behar du zonbat karta ukan dituen.

Jokolariek beren karteri so egin diote hauk ukan arau.

4. Baldin eta lehen emaitzan karta bat itzuli bada edo beste ez beharrik gertatzen (lau karta baino gehiago edo gutiago norbeitek, karta "ESPOS"...), biltzen dira berriz kartak, nahasten, pikatzen eta berriz haste.

5. Zerbaitetan hutsa frogatu bada mintzatzen hasi ondoan jokolari bat aterarik, lau karta baino gehiago edo gutiago duena ez da jokoan ariko eta ez dira kotatzen haren ekipak tiratu ttanttoak.

6. Baldin eta behin MUS joan ondoan karta bat itzuli bada, kartaldia segitzen da aitzina.

7. "ESKU" direnak ateratzen badira "MINTZA" edo "MUS", "ZUETAN" erranez geroz, kontrarioek bere aldian berdin egin behar dute.

8. "MUS" joatean, lau jokolariek aldi berean botatzen dituzte karta soberakinak, "ESKU" denetik haste. Karta emaileak banatuko dizkio orduan eskatu kartak bakotxari.

9. Mintzatzen hasten da gero, "ESKU" dena lehenik. Handia behin, gero Ttipia, Pareak, Jokoa edo Pondua, haizu direlarik orobat "Biak inbido" edo "Biak hordago".

10. Badira errefera batzu, hala nola Tira, Iduki edo Hordago, horiekin erranak erran eta ezin gibelerat egin, ez erraileak ez eta lagunak "ESKU" izanik ere. Denik ere "Nere gatik tira" edo "tira nere gatik" erranez da laguna libro uzten berriz joiteko. Bainan biek jotzen edo arrajotzen dutelarik lehenik errana da konda. Behin hordago kanta eginez geroz ez da gehiago ttanttorik tiratzen.

> Remonter

Keinuak

11. Huna zein diren musean onartu keinu bakarrak : 2 errege (peko ezpaina), 2 bateko (mihi keinua), medeak (ezpain alde batekin), dobleak (bi ezpain aldeak), 29 pondua (medeak bezala), 30 pondua edo 31 jokoa (begi kliska bat), 29-ren keinua pasa pareak tiratu ondoan bakarrik. Jokoaren keinurik ez da haizu 31 delarik.

Dobleak

12. Bi kontrarioek dobleak dituztelarik eta pare gorenak biek berdinak, peko parea handiena duenak du irabazten.

Hala nola : 2 andere + 2 zazpiko nausi zakutik ere 2 andere + 2 seiko dituenari.

Hutsak

13. "Pareak ba" erran eta parerik ez, orduan :

a) Lagunak ez badu parerik, ez da pareetan jokatzerik. Aldiz, kontrarioak kondatuko ditu bere pareak.

b) Lagunak baldin baditu pareak, eta kontrarioek ere ba, ez da hor ere pareez mintzatzerik eta kontrarioak kondatzen du pareetako "TIRA" eta bere pareen ttanttoa gainera.

14. Pareak izaki eta ezetz erran :

Pare ukatuek ez dute balio ez jokatzeko ez idukitzeko, ez ttanttoen kondatzeko.

Lagunak ez bazuen parerik, kontrarioak du berak pareak balinbaditu, pareetako "TIRA" bilduko.

15. "Jokoa ba" erran eta jokorik ez :

a) Beste hiruetan ere nehork ez badu jokorik kontrarioek dute ponduko "TIRA" bilduko eta "Pondua" bere ttanttoa gainera.

b) Lagunak balinbadu jokoa eta kontrarioek ez lagunak segi dezake duenarekin.

c) Lagunak ez bazuen jokorik eta kontrarioek ba, ez da jokatzerik, eta kontrarioak ditu bere jokoaren ttanttoak tiratuko.

d) Zure lagunak jokoa balinbadu eta kontrarioetarik batek ere, zuk jokatu ttanttoak ez dira konda eta kontratioak kondatuko du "TIRA" eta jokoari daizkon ttattoak.

16. Jokoa izaki eta ezetz erran :

a) Beste hiruek ere jokorik ez badute, ez da izanen pondurat jokatzerik, eta kontrarioak du "Tira"ko ttanttoa bikduko eta "Pondua" berekoa gainera. Ukatu den jokoa ez da kondatzen.

b) Lagunak balinbazuen jokoa eta kontrarioak ez, lagunak segi dezala duenarekin.

c) Lagunak ez nadu jokorik eta kontrarioak ba, hunena da jokoko "TIRA" eta ere joko horren ttanttoak.

Parerik edo jokorik ez duenak ez du lagunaren kartekin jokatzen ahal.

17. Partida denboran, "TIRA" guziak tiratzen dira segidan, aldian aldikoa.

Berdintasun osoa delarik "ESKU"ak du irabazten kasu guzietan.

JOKALDI GUZIEN ONDOTIK, 4 JOKOLARIEK BEHAR DITUZTE BEREN KARTA GUZIAK MAHI GAINEAN ZABALDU.

Kondatzen da orduan Handia, gero Ttipia, Pareak, Jokoa edo Pondua, hunela :

HANDIA : Denak PASO joan direlarik Handi hoberenak balio du ttantto bat (Handiko Pasa). Handia tiratua delarik, inbidoaren ondotik ez da deus tiratzen. Iduki bada, kondatzen dira ttantto jokatuak, ez gehiago.

TTIPIA : Handiarentzat bezala.

PAREAK : PASOan bazen, parerik hoberenak dituzten jokolariek konda ditzatela beren pareak : ttantto bat (pareak), 2 ttantto (medeak), 3 ttantto (dobleak).

Idukian bazen, konda ditela ttantto jokatuak gainera bi lagun irabazleenak, bistan da.

JOKOA : Pareendako bezala da, 2 (jokotik), 3 (hogoita hameka).

PONDUA : PASO joana bazen hau, hoberenak ttantto bat tira eta beste ttantto bat "PONDUA" bere idukian bazen, konda zenbat ttantto ziren idukiak.

Errepika batzu :

    • Inbido (2 ttantto) - Tira = ttantto bat

    • Inbido (2 ttantto) - Iduki = 2 ttantto

    • Hiru ttanttoz Inbido (3 ttantto) - Tira = ttantto bat

    • Inbido (2 ttantto) Lau gehiago (+4) - Tira = 2 ttantto

    • Hiru Inbido (3 ttantto) Lau gehiago (+4) Iduki = 7 ttantto

    • Inbido (2 ttantto) Bost gehiago (+5) Bi gehiago (+2) Tira = 7 ttantto

18. Kartak bilduz geroz ez da ttanttorik tiratzen.

19. Xapelgoetan epailea ixilik dago, jokolari batek deitu arte, edo zerbeit eztabada delarik bakarik.

20. Beste auzi guziak epailearekin zuzentezkoak dira.

HIZKETAK :

    • Arauak : règlement

    • Jokabidea : classement

    • Kondaketa : compter

    • Salbuespenezko baimen gehienetan : sauf entente exceptionnelle

    • Garailea : vainqueur

    • Galtzalea : perdant

    • Bitorio : Victoire

    • Epailea : juge