Elkarbizitza eta bakea ikasi eta eraiki egiten dira, eta guztiok gara prozesu horretako protagonistak. Mentalitate indibidual eta kolektiboaren aldaketa eskatzen du prozesu luze horrek. Aldaketa horretan, hezkuntzak erabateko garrantzia du, elkarbizitza baketsuaren ereduari eutsiko dioten balore, jarrera eta trebetasunenak garatzeko.
Ikastetxeetako Bizikidetza Eredu Globala da esku hartze hezigarrian oinarritutako programa, eta eskoletako bizikidetza ereduen aldaketa proposatzen du. Prebentzio eta eraldaketa ikuspegia du, eta, pertsonen arteko harremanetan, gatazkak bideratzeko prozesuetan, diziplina sisteman eta eskola-komunitateko.eragile guztien partaidetzan oinarritzen da.
Hortaz, ezinbestekoa da ikasleen parte-hartzea, lankidetza ikastetxeko elkarbizitza positiboa lortzeko bidean. Ikasle laguntzaileen sarea sortzeak era askotako zailtasunak dituzten ikasleei laguntzea du helburu. Prestakuntza berezia jaso ondoren, ikasle laguntzaileek gai izan behar dute kideei laguntza emateko, horren beharrizana dutenean. Beraz, Ikasle Laguntzailearen programak, ikastetxeko giroa hobetzeaz gain, laguntzaileen eta lagunduen garapen pertsonala eta soziala ere bultzatzen ditu; eta horrek ikasleek ikasketarako duten ahalmena handiagotzen du.
Lan hau garatzeko hainbat baliabide eta liburu erabili arren, liburu hau nabarmendu nahi dut: FERNANDEZ, Isabel; VILLAOSLADA, Emiliana; FUNES, Silvia: Conflicto en el centro escolar. El modelo del alumno ayudante como estrategia de intervención educativa, Los libros de la Catarata, Madrid, 2002. Izan ere, nire lana bideratzeko oinarrizko gidaliburua izan da.
Lan osoa beheko estekan deskargatu dezakezu, pdf formatuan.