Ikasle laguntzailearen programak zailtasunak dituzten ikasleei laguntza-sare jakin bat eskaintzen die. Horretarako prestakuntza berezia ematen zaio borondatezko ikasleez osatutako taldeari. Ikasle laguntzaile horiek gai izan behar dute ikastetxeko beste ikaskideak entzuteko eta laguntzeko, horren beharrizana dutenean.
Era berean, ikasle laguntzaileak ikastetxe-eremuan elkarbizitza kudeatzea dakar; betiere, honako gaitasun hauen garapenean oinarrituta: komunikazioan, negoziazioan, elkarrekiko errespetuan eta gatazka-ebazpenetan, hain zuzen ere.
Andaluziako Bizikidetzarako eta Indarkeria Prebentziorako Ikasketen Laborategiko zuzendaria den, Rosario Ortega-ren ustez, Ikasle laguntzailea programari esker:“Ahulezia egoerako edo arrisku sozialeko ikasleek hausnarketa-esparru egoki bat aurkituko dute, euren arazoei aurre egiteko ikaskide laguntzailearekiko babesean eta elkarrizketan”.Hortaz, Ikasle laguntzailearen programak, alde batetik, gelako giroa hobetzen du, eta, bestetik, gatazka edota zailtasun pertsonalen aurrean aukera zehatzak eskaintzen ditu. Gatazkak konpontzeko, komunikazioa eta negoziazioa sustatzen dira, beharrizan pertsonalak adierazteko ahotsa emanez nahiz espazioa eskainiz ikasleei.
Ikasle laguntzailearen bidez honako helburuak lortu nahi dira: