Ikasle laguntzaileen sare bat antolatzen saiatuko gara, kurtsoko talde guztietako neska-mutilez osatua. Horretarako, ikasle laguntzailearen profila zehaztu beharra dago. Hau da, beste batzuei lagundu nahi dien ikaskide batek nolakoa izan behar duen, eta nola ez duen jardun behar landuko dugu ikasleekin.
ZEINTZUK DIRA IKASLE LAGUNTZAILEAREN ZEREGINAK?
Ikasle berriei harrera ona egitea.
Ikasketetan laguntza-premia duten ikasleei zalantzak argitzea.
Ikaskide bakartiei lagun egitea, eta taldekideen onarpena bideratzea.
Arazoak dituzten ikasleei entzutea, eta arazoak konpontzen laguntzea.
Diskriminazio portaera bat (matxista, homofoboa, arrazista, xenofoboa...), edo biolentzia eragin dezakeen portaeraren bat ikustean tutoreari komentatzea.
Norbait eskola-jazarpena sufritzen ari dela antzematean tutorea jakinaren gainean jartzea, ahalik arinen.
Ikasgelako gatazken bitartekaria izatea.
Ikasgelatik kanpoko gatazketan (patioan, pasabidean, komunetan...) bitarteko izatea.
Jolas-orduetan jarduera integratzaileen aitzindari izatea.
ZER EZ DA IKASLE LAGUNTZAILE BAT?
Ez da ikasle salatari bat.
Ez du poliziaren lanik egingo.
Ez du aholkurik emango.
Ez ditu arauak betearaziko.
Ez ditu kideak zigortuko.
Ez du epailearen lanik egingo.