J
Hemen azaltzen dudan Ikasle Laguntzailearen programa erabil daiteke 12 urtetik 16 urtera bitarteko nerabe taldeekin lan egiteko eredu edo orientabide gisa. Beti ere, esku-hartze programa hori osotasunean diseinatzeko, kontuan izango dira ikastetxeko Bizikidetza Planean azaltzen diren helburuak eta ikasle taldeen ezaugarriak eta beharrizanak.
2. Emozioak eta harremanak kudeatzea
3. Gatazkak elkarlanean ebaztea
4. Ikasle laguntzailearen ezaugarriak eta betebeharrak finkatzea
Esku-hartze programaren ebaluazioa:
Ebaluazioa da programaren funtzionamenduari buruz gogoeta egiteko bidea. Ebaluazioa tresna baliagarria da ikasleek prestakuntzan izan dituzten zailtasunak, eta egin dituzten aurrerapenak identifikatzeko, eta ikasleen beharrizan errealetara egokitzeko. Hortaz, nahitaezkoa da esku-hartze programa ebaluatzea, Ikasle laguntzailearen programan jarri ditugun helburuak ikasleek eskuratu dituzten egiaztatzeko, eta lorpen-maila zehazteko.
Ebaluazioa-galdeketa ereduak hainbat lorpen.-adierazle kontuan hartuko ditu, eta lau irizpide hauetan oinarrituko dira:
1. Formazioaren gogobetetze-mailan
2. Ikasleak bereganatutako tekniken konpetentzian
3. Taldearen egoera sozio-emozionalean
4. Laguntza-balioen gaitasunean
Ebaluazio-galdetegi bana banatuko zaie ikasleei programan garatutako helburuen lorpena balora dezaten, Ikasle Laguntzailearen programa garatu ondoren. 1etik 4ra arteko eskala erabiliko da, galdetegiko lorpen-adierazleak baloratzeko. Horrez gain, lau galdera irekiei hauei erantzun beharko diete ikasleek, galdeketa amaitzeko:
· Esku-hartze programatik zer gustatu zaien gehien,
· Esku-hartze programatik zer gustatu zaien gutxien.
· Parte hartzaileen arteko harremana nolakoa izan den..
· Esku-hartzen programan zerbait faltan sumatu duten.