Hainbat eratan gauzatu daitezke berdinen arteko tratu txarrak, eta honela sailkatzen dira:
Tratu txar mota horietan esku-hartzen eta pairatzen dutenen profil psikosozialak bereiztu behar dira:
Biktimak ikasle bakartiak dira, babes sare sozial ahulak izaten ditu, nekez izaten du benetako lagunik ikasgelan eta neketsua gertatzen zaio lagunak egitea. Zenbaitetan, bere burua erruduntzat jotzen du tratu txarrak jasaten dituenean, eta segurtasunik gabe agertzen da, bere autoestimu eza dela eta.
Biktimak ageriko zenbait ezaugarri izan ditzake beste ikasleengandik bereizten dutenak, besteak beste: itxura fisikoa, azalaren edo ilearen kolorea, janzteko era, etab. Bereizgarri horiek erasotzaileak berak nabarmenduko ditu, kideen aurrean biktima erasotzean..
Biktimak bi eratakoak izan daitezke:
a) Biktima zirikatzailea. Biktima zirikatzailea erasokor eta desafiatzaile agertzen da, erasotzaile moduan ere jokatzen du. Horrelako ikasleek kontzentrazio arazoak izaten dituzte eta batzuetan hiperaktibotzat jotzen ditugu.
Normalean, ingurukoekin tentsioz jokatzen dute, eta erreakzio negatiboak sortzen dituzte kideengan.
b) Biktima pasiboa da arruntena. Taldean gutxi nabaritzen da, eta erasotzailearen oldarra isilik sufritzen du. Biktimaren jokabidea segurtasun-gabeziatzat jotzen du erasotzaileak eta mesprezua sortzen dio, erasoari eta irainari erantzuten ez dienez gero.
Erasotzailea gehienetan indartsuagoa da, eta gorputz-indar handi hori ikaskideen aurrean agertzen du oro har, bereziki, biktimen aurrean. Biktimarenganako enpatia- falta eta erru-sentimendurik eza adierazten ditu. Nortasun oldarkorra eta suminkorra izaten du, eta nabarmen erakusten du haserrea kontrolatzeko gaitasun-eza. Erasotzaileak beste kideak menderatu eta maneiatzen ditu, beraren eragina taldean zabaltzen da, eta biktimaren erantzuna eragozten du.
Ikusleak. Berdinen arteko jazarpenean gizarte-kutsadura sortzen da, eta horrek laguntza indargabetu ez ezik, arazoaren jakitun diren gainerako lagunak jazarpen-ekintzan parte hartzera bultzatzen ditu ere, nahiz eta hasiera batean horretan protagonista izan ez.
Zenbait ikuslek nahiago izaten dute indartsuaren ondoan egon, eta, beste zenbaitek ez dute hitz egiten salatari gisa hartuko dituzten beldurrez. Oro har, gertatzen dena zuritu egiten dute, biktimari errua egozten diote, erasotzailea errugabetzeko argudioak erabiliz.