Plater hau, Harvardko Osasun Publikoko Eskolako adituek sortutako platera da gure otordu nagusiak modu osasungarri eta orekatuan antolatzeko.
Baina zer esan nahi du? Nola dago banatuta?
Gomendatzen dena alde batetik, gure plateraren erdia barazki eta frutaz osatuta egotea da. Geroz eta barietate handiagoa hobeto.
Plateraren laurdena berriz, zereal integralez edo osoko zerealez osatuta egon beharko da. Hau da, karbohidratotetan aberatsak diren elikagaiez batez ere. Hemen, arroz integrala, pasta integrala, gari integralez egindako ogia, artatxikia, kinoa, artobeltza… sartuko lirateke.
Azkenik gelditzen den laurdena, proteina osasungarriekin osatuko genuke. Hauek, arrautza, arraina, haragia eta lekaleen taldeko elikagaiak dira.
IKASLEEKIN ERE HARVAD PLATERA LANTZEN IBILI GARA, GERORA GURE MENUAK OSATZERAKOAN KONTUAN IZATEKO.