Haziak egarri!!!
Landaketako atalean, hazien aukeraketa garrantzizkoa dela ikusi dugu, baina haziek hazteko zer behar dute? URA noski!
Baina zein kantitatetan?
Ikerketa honetan leka haziak landatu ditugu eta pote bakoitzera ur kantitate ezberdina gehitzea erabaki dugu.
Horretarako 3 pote ezberdinetan lurra gehitu eta leka hazi bina landatu ditugu. Lehenengo egunean guztiei gehitu diegu ura, baina ondoren; lehenengoari, egunero botako diogu ura; bigarrenari, astero eta hirugarrenero hilabetero.
Ea ikerketa honetatik zein ondorio ateratzen ditugun...