Horregatik, lehenengo gauza gure erosketak aztertzea izango da. Gaur, gure hamaiketakoa, aste honetako ZIG gelako erosketa eta irakasle baten erosketa ikustatuko dugu. Esan behar dugu, dendara joatean etxetik eramaten ditugula berrerabiltzeko poltsak.
Sagarra
Mandarina
Pastak
Gailetak
Arrautzak
Olioa
Irina
Gaseosa sobreak
Sagarrak
Moldeko ogia
Esnea
Freskagarria
Olibak
Txokolatinak
Mahonesa
Komuneko papera
Papila
Hestebetak
Haragia
Hamaiketakoa
Gailetak plastikoan bilduta daude. Hamaiketako bat (mandarina eta pastak), plastiko batean bilduta daude eta pastak albalez bilduta. Sagarra papelean bilduta dator.
Aldaketa aukerak:
Sagarrak ez daukanez plastikorik ongi ikusi dugu.
Gaileten partez fruta ekarri daitek edo bokata (berrerabilgarria den biribilkian)
Pastak tupper txiki batean ekarri daitezke eta mandarinak ez du plastikorik behar. Dena batera ekartzeko telazko poltxatxo bat erabili daiteke.
ZIG erosketak
Olio boteila plastikoan dator eta sagarrak erostean plastikozko poltsa hartu dugu eta baita bi eskularru ere, dendan hala eskatzen baita.
Aldaketa aukerak:
Sagarren plastikoa ekidin dezakegu. Gaur egun, fruta erosteko sare berrerabilgarriak saltzen dituzte. COVID-a dela eta, denda honetan behintzat, eskularruak erabiltzea derrigorra da; beraz, beste denda batzuetan galdetuko dugu. Guztietan honela bada, eskularruak berrerabili ditzakegula uste dugu.
Olioaren kasuan, latako olioa edo kristalezko boteilakoa erosi daiteke.
Etxeko erosketak
Erositako janari guztiak dauka plastikoa.
Aldaketa aukerak:
Hestebeteak eta haragia urdaitegi edota harategian erosi daitezke, jaki ontziak eramanez gero, ez digute plastikozko bilgarririk jarriko.
Moldeko ogia okindegi batzuetan ere saltzen dute bilgarririk gabe.
Olibak kristalezko ontzietan edo aluminiozko latetan ere erosi daitezke.
Freskagarriak eta txokolatinak ekidin daitezke beste jaki osasungarriagoengatik, adibidez fruta.
Esnea kristalezko botilan erosi daiteke.
Mahonesa kristalezko boteilan erosi daiteke edota etxean prestatu.
Komuneko papera plastikozko bilgarririk gabe aurkitzea ez da erraza, baina egon badaude!
Ez dugu aurkitu papilarentzako aukera ezberdinik.
Honekin erlazionatutako artikuluak: