Gaur egun ezagutzen dugun ogia Lurreko kultura zaharrenetara doa. Antzinatik, garia erabiliz egin izan da elikagai hori.
Prestatzeko, oso ohikoa zen pikorrak birrintzea, eta urarekin nahastean pasta bat sortzen zuten, gero ogia egiteko erabiltzen zena. Urteen poderioz eta asmakizun berriak erabiliz, garia prozesatu ahal izan zen elikagai hori labeetan fabrikatzeko.
Egiptoarrak izan ziren ogiari zapore hobea emateko legamia nola egiten zen jakiten lehenak, eta orea hartzitzen utzi zuten.
Grekoek eztia eta intxaurrak erabiltzen hasi ziren, eta erromatarrek teknika berriak asmatu zituzten oratzeko makinen bidez. Inperio horretatik sortu zen ofizialki okinen lehen ikastetxea.
GAURKOAN SARRAZENO ALEEKIN EGINDAKO OGIA EGIN DUGU.
SARRAZENOA, GATZA, URA ETA PSYLIUM-A BESTERIK EZ!!!
GLUTENIK ETA LEGAMIRIK GABEA, EKOLOGIKOA, INTEGRALA ETA KALITATEKOA!!!