ZER DAKIT BARAZKIEI BURUZ?
Denon artean barazkiei buruz dakiguna txertatuko dugu Padlet orrian.
Ondoren, irudia igoko dugu gure SITE-ra denok ikusteko.
NONDIK HASI?
Aurreko ariketa egitean konturatuko zineten pila bat gauza dakizuen arren, oraindik ere asko daukagula ikasteko.
Gaur, barazkiak landatzeko, mantentzeko eta hobetzeko beharrizanak identifikatuko dituzue eta Padlet berri batean idatzi.
BARAZKIAK
Ikasgelan denon artean ezagutzen dituzuen barazkiak izendatuko dituzue. Ondoren, denon artean banatu eta beraien argazkia bilatu. Gorde Driveko karpeta batean beraiekin irudien bankua sortzeko.