Hasierako hausnarketa honekin, gelako ezagutza antolatu nahi da. Gainera, gauza berriak ikasteko gogoa pizten laguntzen du, norberaren ezagutza mailaz jabetuz.
Erabilitako metodologia, batez ere ikerketa txikiei lotuta egongo da. Horrela, gure ikasleen ezagutza sortu nahi da ideia berrien ekoizpenaren bidez. Arazoen ebazpen praktikoa lortzeaz gain pentsamendu kritikoa sustatzea da beste helburuetako bat.