KONTSUMOBIDE ALDIZKARIA 32.ALEA
Sasoiko jakiak jaten ditugunean, elikagai hauen ziklo naturalak errespetatzen ditugu, eta hau alderdi askotan nabarmendu daiteke:
1.- Elikagaiak freskoak dira.
Sasoiko jakiek zapore, testura eta usain hobeak izaten dituzte. Geroz eta sasoiko elikagai gehiago kontsumitu, orduan eta janari prozesatu gutxiago jaten da. Izan ere hauek, testura edota zaporeak galdu dituzte eta hauek gantz, gatz edota kimikoen bitartez ordezten dira zapore eta itxura hobea lortzeko asmoz.
Elikagaien ziklo naturala errespetatzen baldin bada, hauek beraien propietateak mantentzen dituzte. Ekoizpena behartu baldin bada dagokien hilabteetan ez kontsumitzeko edota kamaretan denbora asko igarotzen badute, beraien urtsutasuna, zaporea eta nutrienteak galtzen dituzte.
2.- Prezio hobea dute
Sasoiz kanpoko produktuak eskureatu ahal izateko kanpotik ekarri behar dira eta garraioa ordaindu egin behar da. Bertako ekoizleak ordea, sasoiko jakiak modu onean saltzen dituzte.
4.- ekologikoagoak dira
Ekoizpen ekologikoa izan ez duten produktuak komntsumitzen baldin badituzu, hondakin kimikoz ( plagizidak edota ongarriak) beteriko produktuak izango dira. Naturaren erritmoa errespetatzen ez badugu eta landareari bere garaiaz kanpo haztera behartzen baldin badiogu, kimiko ugari erabili beharko ditugu.
Bertako ekoizleei erosten badiezu, jakiak sasoikoak izango dira ziurrenik.
5.- jasangarriagoak dira
Sasoiko jakiak erostean bertako jakien alde egiten dugu eta hauen salmentarako energia gutxiago xahutzen dugu. Garraioak, banaketak eta bilketak gure planetan aztarna ekologikoa uzten du.
ereiteko, hazteko eta biltzeko landareen ziklo naturalak errespetatzen direnean edota laborantza errotazioa gauzatzen denean, lurrari arnasteko aukera ematen diogu eta aberastu egiten da.