Aurten, gure baratza hobetzen saiatuko gara; horretarako, iazko landare ezberdinen haziak aterako ditugu eta hauek landadu.
Barazki onena aukeratzen saiatuko gara, gaixotasun gabekoa; horrela, kalitate hobereneko haziak lortuko bait ditugu.
TOMATE HAZIAK
Tomatea (mota ezberdinetako tomateak)
Labana
Koilara edo koilaratxoa
Mozteko ohola
Potea (plastikozko edozein ontzik balio du)
JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK
1- TOMATEAK MOZTU
Tomateak labanarekin moztu eta haziak koilaratxoarekin atera (mamia barne).
2- TOMATE HAZIAK POTEAN JARRI
Haziak ontzi batean jarri eta ur pixkat gehitu (ez gehiegi).
Ontzia argirik gabeko lekuan gorde.
3- Atsedenaldia
Hiruzpalau egunez ilunetan utzi eta egunero pixkat eragin.
4- Garbiketa
Haziak iragazkian jarri eta urarekin garbitu mamia kendu arte.
5- Lehorketa
Haziak egunkari orri baten gaienan jarri eta lehortzen utzi pare bat egunetan.