Zarauzko Lizardi Institutuko Zereginen Ikasketa Gela (ZIG) 2005-2006 ikasturtean jarri zen martxan.
Gure ikasleak 16 eta 20 urte bitartekoak dira eta beren ikastaldiaren azken etapan daude; berau bukatzean, normalean lan-mundura igarotzen dira. Beraz, ZIG gelako lan-ardatz nagusia lan-mundurako prestatzea da.
Hori dela eta, gure helburua etorkizuneko beharrezko baliabideak lortzea da, bai kualifikazio teknikoari dagokionez, eta bai alderdi emozionalei atxikitutakoak, hala nola: autonomia, autoestima, harremanetarako trebetasunak, …
ZIG gelak abian dirauen urte guztietan lan asko egin da eta eguneroko bizitzan teknologiak daukan garrantziak, gurean ere, berau lantzera eramaten gaitu. Baina, ez dugu gure ikasle ohiek egindako lana ahaztu nahi, horregatik, hemen usten dizkizuegu egindako lan batzuk:
"Izan zirelako gara eta garelako izango dira"
Gurekin harremanetan jartzeko:
Maria Olaizola: molaizola@lizardi.eus
Iruntze Lasarte: ilasarte@lizardi.eus