USE

Batxilergoa gainditu ondoren, ikasleek ebaluazio bat gainditu beharko dute unibertsitate-ikasketak egin ahal izateko, orain arte Batxilergoko Azken Ebaluazioarekin edo Selektibitatearekin gertatu den bezala. Ebaluazio horretan, ikasleek batxilergo guztietako irakasgai komunak eta egin duten modalitateko irakasgaien aztertak izango dituzte.

Ebaluazio honetan lortutako notaren eta batxilergoko batez besteko notaren arabera, ikasleak unibertsitateko graduko ikasketetan sartu eta onartzen ahalko dira. Ebaluazio honetan ahalik eta nota handiena ateratzeko, honako hau hartu beharko da kontuan:

Unibertsitateko orientaziorako aplikazioa: QEDU (que estudiar y donde):

ONARPEN-NOTAREN KALKULUA

PROBAREN FASEAK

A) Nahitaezko fasea: nahitaezkoa. Fase orokorra gainditzeak balio mugagabea du. Azterketa hauek izanen ditu:

· Lehen ariketa: Gaztelania eta Literaturaren gaitasunei eta edukiei buruzko dibulgazio- edo informazio-testu baten iruzkin idatzia. Bi ariketa aurkeztuko dira eta ikasleak bat aukeratuko du.

· Bigarren ariketa: Ikasgai amankomun bat: Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia. Ebaluatu beharreko ezagutza- eta gaitasun-motei egokitutako galdera batzuei erantzutea. Erantzun-formatuak aldez aurretik onetsitako ebaluazio-irizpide objektiboen aplikazioa bermatu beharko du. Bi aukera aurkeztuko dira eta ikasleak bat aukeratuko du. Aldez aurretik, ikasleak horietako bat aukeratuko du inskripzioa egiteko.

· Hirugarren ariketa: Atzerriko hizkuntza: frantsesa edo ingelesa. Izena ematen den unean aukeratuko da hizkuntza. Ahozko ulermena, irakurmena eta ahozko eta idatzizko adierazpena baloratuko dira. Bi aukera aurkeztuko dira eta ikasleak bat aukeratuko du.

· Laugarren ariketa: Enborreko irakasgai bat, Batxilergoko 2. mailan aukeratua, ibilbidearen arabera. Ebaluatu beharreko ezagutza- eta gaitasun-motei egokitutako galdera batzuei erantzutea. Erantzun-formatuak aldez aurretik onetsitako ebaluazio-irizpide objektiboen aplikazioa bermatu beharko du.

· Bosgarren ariketa: Euskara eta euskal literatura. Bi aukera aurkeztuko dira eta ikasleak bat aukeratuko du.

 Ariketa bakoitzak ordu eta erdi iraunen du.

Nahitaezko fasearen kalifikazioa: 5 ariketetako bakoitza 0 puntutik 10era bitarte kalifikatuko da, bi zenbaki hamartarrekin. Fase orokorraren kalifikazioa ariketa guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, zenbakiz, milaren hurbilenera biribilduz eta, distantziakidetasuna izanez gero, goiko hurbilenera biribilduz.

B) Borondatezko fasea: borondatezkoa. Batxilergoko 2. mailako modalitateko edozein irakasgaitan aztertzen ahalko dira, fase orokorrerako hautatutakoa izan ezik: gehienez hiru irakasgai. Ebaluatu beharreko ezagutza- eta gaitasun-motei egokitutako galdera batzuei erantzutea. Erantzun-formatuak aldez aurretik onetsitako ebaluazio-irizpide objektiboen aplikazioa bermatu beharko du. Ariketa bakoitzaren iraupena: ordu eta erdi. Izena emateko eskabidean zein ikasgaietako azterketak egingo diren adieraziko da. Balorazioa egiterakoan bi irakasgairen kalifikazio onenak hartuko dira kontuan, ponderazioaren ondoren. Berariazko faseko irakasgaien kalifikazioak bi ikasturte balioa izango du gainditu ondoren.

Berariazko zatiko gaien kalifikazioa: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatzen da. Gai bat gainditutzat joko da 5 punturekin edo gehiagorekin kalifikatzen bada.