DBHko 2. HAUTAGAIAK

DBHko 2. HAUTAGAIAK

HAUTAGAIAK:

MUSIKA TAILERRA

Musika arloko irakasgai hau hiru ataletan banatuko da: ahotsa, musika tresnak eta gorputzaren adierazpena. bakarrik alde praktikoa landuko da.

Kantua, ahotsaren teknika ikasiz interpretatuko da; tresnak jotzeko teknika eta interpretazioa irakatsiko zaie ikasleei eta gorputzaren koordinazioa, mugimendua eta adierazpena dantzen bidez landuko dira. Ikaslearen interpretazioa eta sormena bultzatzeko ariketa eta baliabideak egokituko dira.

NATUR ZIENTZIEN LANTEGIA

Biologiako hainbat eduki lantzen dira irakasgai honetan: laborategiko materialak eta segurtasun neurriak, klima eta kutsadura, landareak, geologia, mikroorganismoak, animaliak, e.a.

Irakasgai hau praktikoa izanen da batez ere. Auzoan eta Iruñerrian irteerak eginen ditugu noizbehinka. Laborategiko lana oso garrantzitsua izanen da eta askotan taldeka burutuko da.

SORMEN DIGITALA

Ikasgai honek aldizkari digitala egitea eta argitaratzea du helburu, hain zuzen mugikorrerako ZUT aldizkarian argitaratuko da. Ikasleek hainbat produktu ekoitziko dituzte, beti ere haien interesei jarraituz: elkarrizketak egin eta grabatu ahalko dizkiete haiek aukeratutako pertsonei; gidoiak sortu ahalko dituzte intereseko gaien inguruan; ikuskizun labur zein luzeak sortzeko aukera izango dute; publizitate iragarkiak egin edo aholkua jasotzeko galdetegiak prestatu ahalko dituzte. Eta dena, ikus entzunezkoak sortu eta bere ikaskideekin erraz partekatu ahalko duten aldizkari digital batean argitaratzeko.

Sormen lan horren bidez, ahozkotasuna, idazmena, gorputz heziketa eta teknologia landuko dugu.

Ikasturtean zehar, sortzaileen bisitak izango dituzte gazteek –musikariak; zinema egileak, idazleak, dantzariak- nola sortzen duten azaldu eta gazteen artean sormen prozesuaren inguruan jakin mina eragiteko.

Modu honetan ikasleek ezagutuko dute gaur egun euskeraz sortzen den musika, antzerkia, dantza edo literatura

FRANTSESA

Frantsesa aukeratzerakoan hautazko ikasgai bezala, DBHko 4 urteetarako hartzen da konpromisoa eta lana egitea beharrezkoa da.

3. DBHtik aurrera ikasleak NUHEO ( Nafarroako urrutiko hizkuntz eskola ofiziala) azterketetara aurkezteko aukera dute. A2 mailako azterketara 3 DBHn eta B1 azterketara 4. DBHtik aurrera.

4. DBHn ikastetxe frantsez batekin elkartrukaketan parte hartzeko aukera dute.