DBHko 1.

ITURRAMA BHI

DBH-ko 1. IRAKASGAIAK

1. DESKRIPZIOA

Lau urteko iraupena duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo kurtsoa dugu hau; Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortzeko lehenbiziko kurtsoa.

Ikasturte honetan ikastetxean integratzeak eta taldeak eratzeak garrantzi handia dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) oinarrizko hezkuntza osatzen duen nahitaezko eta doako hezkuntza-etapa bat da.

Normalean 12tik 16ra urtera bitartean egingo diren lau ikasturtek osatzen dute.

Gehienez bi ikasturte errepikatu ahal izango dira eta, erregimen arruntean, ikasturtea amaitzen den urtean hemezortzi urte bete arte jarraitu ahalko da.


SARTZEKO   eta     PROMOZIO BALDINTZAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapara igotzeko, Oinarrizko Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak eginiko promozio agiria behar da.

Hurrengo ikasmailara igarotzeko, ez-ohiko azterketen ondoren ikasleek ez dute bi arlo baino gehiago utzi behar. Salbuespen moduan, ebaluazio juntak hiru arlo suspendituta izanik ere, promozioa erabaki dezake, beti ere helburu orokorrak eta oinarrizko gaitasunak kontuan harturik. Kurtsoa behin bakarrik errepika daiteke.