Bigarren mailara igaroko da ikasitako irakasgai guztiak gainditzen direnean edo gehienez bi irakasgaitan ebaluazio negatiboa lortzen denean.
Jarraipena dakarten bigarren mailako irakasgaiak gainditzeko, lehen mailako irakasgaiak gainditu beharko dira.
Bigarren kurtsoaren amaieran irakasgai batzuetan ebaluazio negatiboa duten ikasleak irakasgai horietan matrikulatzen ahalko dira, gainditutako irakasgaiak berriro ikasi beharrik gabe. Hala ere, ikasleak, gainditu gabeko irakasgai guztietan matrikulatzeaz gain, gainditutako beste irakasgai batzuetan ere matrikulatzen ahalko dira, eta, gutxienez, irakasgai horretan lortutako nota mantenduko dute.
Batxilergoan 4 urte egin daitezke gehienez.
Modalitatea edo ibilbidea aldatzea:
Lehenengo kurtsoa osorik errepikatzean modalitatea edo ibilbidea aldatzen bada, ikasleak lehen mailako irakasgai guztiak egin beharko ditu modalitate edo ibilbide berrian.
Modalitatea edo ibilbidea aldatzea, lehen mailatik bigarrenera igotzean: Ikasleak egin behar dituen lehen mailako irakasgai berriak ez dira kontuan hartuko lorturiko igoeraren ondorioetarako, eta gainditu gabeko irakasgaitzat hartuko dira.
Batxilergoko titulua lortzeko, ikasleek irakasgai guztiak gainditu beharko dituzte.
Ohiz kanpoko deialdian, salbuespen gisa, titulua gaikasgai batekin lor daiteke, honako baldintza hauek betetzen badira:
Ikasleak titulu horri lotutako helburuak eta gaitasunak gainditzea.
Ikaslea eskoletara joatea eta justifikatu gabeko faltarik ez izatea.
Ikasleak azterketak eta beharrezkoak diren jarduerak egitea, errekuperazioak barne.
Ikasgai guztietan lortutako batezbestekoa 5etik gorakoa izatea.
Batxiler-titulua bakarra izanen da, eta horren testuan egindako modalitatea eta lortutako batez besteko kalifikazioa agertuko dira. Titulu honek Goi Mailako Lanbide Heziketan eta unibertsitateko ikasketetan sartzeko ahalmena ematen du.