Lanbide Heziketako Sistema hori prestakuntza-progresioan eta ondoz ondoko egiaztapenak eta ziurtagiriak lortzean oinarritzen da, LHko tituluetara iritsi arte.
A, B eta C Graduak etengabeko prestakuntzaren parte dira, eta batez ere langileei eta langabeei zuzenduta daude. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
D Graduak:
LH Bereziko eta Oinarrizko Maila Bereziko zikloak (hezkuntza- edo prestakuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzat)
E Graduak espezializazio-ikastaroak dira (erdi-mailakoak eta goi-mailakoak).
LHko ziklo guztiek DUAL izaera dute, eta, beraz, LHko ikastetxean ematen den prestakuntza eta enpresan ematen den prestakuntza txandakatuko dira.
Hainbat modalitatetan ikas daiteke, zure ezaugarrietara eta beharretara egokitzeko:
Presentziala
Birtuala (online)
Erdipresentziala
Modularra