Batxilergoa gainditu ondoren, ikasleek ebaluazio bat gainditu beharko dute unibertsitate-ikasketak egin ahal izateko, orain arte Batxilergoko Azken Ebaluazioarekin edo Selektibitatearekin gertatu den bezala. Ebaluazio horretan, ikasleek batxilergo guztietako irakasgai komunak eta egin duten modalitateko irakasgaiak aztertuko dituzte.
Ebaluazio honetan lortutako notaren eta batxilergoko batez besteko notaren arabera, ikasleak unibertsitateko graduko ikasketetan sartu eta onartzen ahalko dira. Ebaluazio honetan ahalik eta nota handiena ateratzeko, honako hau hartu beharko da kontuan:
Batxilergoko modalitate bakoitzak 2. mailan irakasgai batzuk ditu, eta bereziki balioesten dira hurrengo unibertsitate-ikasketetan ikasteari eta plaza lortzeari begira.
Unibertsitate bakoitzak erabakitzen du zein diren titulazio bakoitzerako gehien baloratzen diren irakasgaiak.
Unibertsitate jakin batean titulazio bat egin nahi bada, unibertsitate horretan ikasketa horietarako ponderaziorik handiena duten 2. mailako irakasgaiak zein diren jakin behar da, eta batxilergoko modalitatea eta irakasgairik egokienak aukeratu.
Unibertsitate-ikasketek bi ziklo izanen dituzte:
Graduko ikasketak: 4 ikastaro
Graduondoko ikasketak: masterra (1 edo 2 ikasturte) eta doktoretza (3-4 ikastaro)
Ikasketa guztiak GRADUKO ikasketa bihurtuko dira (4 ikastaro 240 ekt-kreditu). (Gradu batzuek kreditu gehiago izanen dituzte: Medikuntza (360 ects-kreditu). Odontologia, Arkitektura, Albaitaritza eta Farmazia (300 ekt-kreditu)
Unibertsitateko hezkuntzaren lehen maila osatzen dutenak. Graduko ikasketen helburua ikaslea lanerako edo unibertsitateko prestakuntzarekin jarraitzeko prestatzea da.
Graduak jakintza adarren arabera sailkatuko dira:
IA: Ingeniaritza eta Arkitektura
AG: Arteak eta Giza Zientziak
GL: Gizarte eta Lege arlokoak
Graduko titulazioen izendapena unibertsitate bakoitzaren esku dago, baita gradu bakoitzean sartzeko berariazko faseko ponderazio parametroak ere. Zer esan nahi du horrekin? Unibertsitate bakoitzak bere titulazio eta ponderazio parametroak izango dituela. Hemen sartuko ditugu hurbilen ditugunak, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak eta Euskal Herriko Unibertsitatekoak. Gainerako unibertsitateenak ezagutzeko, dagozkien web orrietara sartu beharko dugu.
Unibertsitateko orieztaziorako aplikazioa: QEDU (que estudiar y donde)
Orienta Programa: Programa honen helburua ikasleak bere erabakietan laguntzea da.