DBH

DBHko HELBURUAK

DBHn zehar bermatu nahi da oinarrizko irakaskuntza arrakastaz gainditu eta, beraz, irteera-profila lortzen duten ikasle guztiek jakinen dutela ikasi dutena aktibatzen, bizitzan zehar aurrean izanen dituzten desafio nagusiei erantzuteko. Horretarako:

1. Ikasleen profila ikasleen garapen pertsonal, sozial eta prestakuntzakoaren une zehatz eta mugatu bati dagokio: oinarrizko irakaskuntzaren etapari.

2. Ikasleak bizitza aktiborako, erdi mailako lanbide heziketarako edo batxilergorako prestatuko dira.

3. DBHn prestakuntza-oinarri zabala lortuko duzu, oinarrizko zortzi gaitasun hauetan zehazten diren gaitasun eta trebetasun orokorrak garatzen lagunduko dizuna. 

Oro har, ulertu behar da konpetentziak eta helburuak lortzea loturik dagoela irteera-profil honetan jasotzen diren funtsezko konpetentziak bereganatu eta garatzearekin. Hauek dira funtsezko konpetentzia horiek:

a) Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia.

b) Eleaniztasunerako konpetentzia.

c) Matematika konpetentzia, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritza konpetentzia.

d) Konpetentzia digitala.

       e) Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.

f) Herritar konpetentzia.

g) Ekimenerako konpetentzia.

h) Kulturaren kontzientzia eta adierazpenerako konpetentzia.

DBH-ko 1. tik 3.ra IRAKASGAIAK 

DBH-ko 4. IRAKASGAIAK

PROMOZIO ETA ERREPIKATZEA DBHn

Hurrengo mailara igarotzeko, ikasleak ez ditu bi suspenso baino gehiago izan behar azterketetarako deialdi bereziaren ondoren. Salbuespen gisa, igaro ahal izango dira hiru irakasgai suspendituta, irakasle taldeak hala erabakitzen badu, oinarrizko helburu eta gaitasunen arabera. Ikasturte bakoitzean behin bakarrik errepikatu daiteke.

DBHko TITULUA

DBH amaitzean, etapako oinarrizko gaitasunak eta helburuak lortu dituztenek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute.


1.1. Tituluarekin: 

1.2. Titulurik gabe: