DBHko 3. HAUTAGAIAK

DBHko 3. HAUTAGAIAK

HAUTAGAIAK:

ROBOTIKA

Irakasgaiak lantzen dituen edukiak hauek dira: sistema automatikoak eta kontrol gailuen ohiko osagaiak.

Horretarako robot bat diseinatu eta egingo da askatasun maila eta ezaugarri tekniko ezberdinekin. Ordenagailua programazio eta kontrol elementu gisa erabiliko da eta oinarrizko programazio lengoaiatan programatuko da (NXT lego…).

Ikasleek  programa batzuk garatuko ditu sistema automatiko bat (robot) kontrolatzeko, modu autonomoan funtzionatzeko , ingurunetik  jasotzen duen berrelikaduraren arabera (sentsoreak).

Robotikarekin lotutako urte osoko proiektua eginen da. Proiektua osatuko da zatika, eta ebaluazio bakoitzean zati bat eginen da. Zati hauekin batera txostenak ere garatuko dira.

ARGAZKIGINTZA  DIGITALA

Marrazketa Departamentuak bideratzen duen irakasgaia da, bertan jarduera gehienak praktikoak izanen dira.

KULTURA KLASIKA

Kultura Klasikoa irakasgaiaren helburua da ikasleari ezaupide orokor batzuk ematea greziar eta latindar zibilizazioaren gainean (hango literatura, artea, filosofia, zientzia eta hizkuntzalaritza), zibilizazio horiek aztertuz ohar daitezen haietako ezaugarri askok bizirik dirautela eta eragina izan dutela mendebaldeko kulturan; horrela, ikasleak hobeki ulertuko du zeintzuk diren bere kultur identitatearen osagaiak eta identitate hori finkatzen duten adierazpenak. 

GAITASUN DIGITALA

Irakasgaiaren helburu nagusia informazioa sarean sartu, gorde eta kudeatzeko oinarrizko ezagutzak ematea da, irakasleari zuzendutako zeharkako tresnen bidez. Horrela, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sortzaile, kritiko eta segurua sustatuko da, ikaskuntzarekin, aisialdiaren erabilerarekin, gizarteratzearekin eta gizartean parte hartzearekin lotutako helburuak lortzeko. 

FRANTSESA

Frantsesa aukeratzerakoan hautazko ikasgai bezala, DBHko 4 urteetarako hartzen da konpromisoa eta lana egitea beharrezkoa da.

3. DBHtik aurrera ikasleak NUHEO (Nafarroako urrutiko hizkuntz eskola ofiziala) azterketetara aurkezteko aukera dute. A2 mailako azterketara 3 DBHn eta B1 azterketara 4. DBHtik aurrera.

4. DBHn ikastetxe frantsez batekin elkartrukaketan parte hartzeko aukera dute.