HONDAKIN-PLANA

HONDAKIN-PLANA

Ikasturtean zehar ikastetxean sortzen den hondakin kopurua handia denez, hauen kudeaketa egokia bermatzeko hondakinen plana martxan ezarri dugu. Lehenik eta behin, klaseko tutoreekin bilera bat izan genuen, non tutoretza saioetan ikastetxearen hondakin-plana lantzeko aurkezpena azaltzeaz gain hau aurrera eramateko klaseko ontziak usteko txanda txantiloia eman zitzaien.

Ondoren, ikasleen konplizitatea lortzeko helburuarekin klaseko ordezkariekin bilera izan genuen, non hondakinen-planaren beharra azaldu eta garrantzia begi bistan ezarri zen.

Azkenik, eta planaren helburua guztiz betetzeko ikastetxeko garbitzaileekin bildu ginen ikastetxean bereizten diren hondakinak ez batzeko eta nahasteko, eta berezituak mantentzeko.

Adierazitako bilera guztiak burutu ondoren, ondorengo jarduerak burutu ditugu:

  • Klaseetan eta pasabideetan
    • Klase bakoitzean hiru ontzi kokatu eta izendatu dira, paper-, ontziak biltzeko- eta errefusa-ontziak.
    • Solairu bakoitzeko pasabidean 75 litro paper- eta ontzi-ontziak ezarri eta izendatu dira.
    • Klase bakoitzean sortzen den paper- eta ontzi-hondakinak pasabidean kokaturiko ontzi handietan usteko txandak ezarri dira, klaseko ikasle guztiek parte-hartu dezaten eta bi egunetan sortzen den hondakinaz ohartu daitezen.
  • Ikastetxean
    • Sarreran materia organikoa biltzeko 75 litroko ontzia ezarri dugu, non hamaiketakoan sorturiko hondarrak bereizten diren.
    • Atezaintzan boligrafo eta errotulagailu agortuak biltzeko Dravet sindromearen ontzia ezarri dugu, horrela, plastiko ontziak birziklatzeaz gain gizarte ekintza burutzen dugu.
    • Ikastetxean erabiltzen dugun papera, fotokopiak burutzeko papera, paper birziklatua da.
  • Patioan
    • Baratzaren alboan konpost-ontzia kokatu da, bertan sortzen den materia deskonposatzeko eta prozesuan sorturiko konposta baratza ongarritzeko erabiliko da, materiaren zikloa itxiz.