HONDAKINAK

ITURRAMA BHI BIDEOA.mp4

MURRIZTU - BERRERABILI - BIRZIKLATU

Hondakinen atal honetan esparru honen inguruan egiten ditugun jarduera nagusiak azalduko dira. Horrekin hasi aurretik aipatu beharra dago aurten HONDAKINEI BURUZKO PROIEKTU BERRITZAILEEN saria irabazi dugula. Oso pozik gaude azken urteetan egindako lanaren emaitza izan delako.

Hondakinak Iturrama berdea proiektuaren ardatzean kokatu ditugu. Hauen lanketa aurrera eramateko Hondakinen urrezko arauetan oinarritzen gara jarduerak planteatu aurretik. Beraz, planteatu diren jarduerak ondorengo hiru ideien inguruan garatu dira: Murriztu, berrerabili eta birziklatu ideien inguruan, orden honetan.

Hortaz, ikastetxean eta norberak sortzen dituen hondakin kopurua MURRIZTEKO ondorengo jarduerak garatu dira, besteak beste:

  • Iruñeko udalak antolatutako "Itsas-lamiak" proiektuan parte hartu dugu, honen bidez plastikoak ingurumenean sortzen duen kutsadura eta ondorioak zein konponbideak landu dira.
  • Aluminio eta plastikoaren erabilera murrizteko kanpainia garatu dugu "Stop motion" programa erabiliz.
  • Eskola-baratzea martxan jarri dugu (nekazaritza ekologikoa, bertako produktuak (km0) sustatzeko).
  • Oihalezko poltsak josi ditugu plastikozko poltsa gutxiago erabiltzeko.
  • Arropa-trueke azoka egin dugu arropa gutxiago erosteko.
  • Eguzki-sukaldea eraiki dugu sareko energia erabili ordez, zuzenean eguzki-energia erabiltzeko.
  • Txirrindula konpontzeko tailerra egin dugu txirrindularen erabilera sustatzeko, modu honetan gehiago kutsatzen duten ibilgailuen erabilera murriztuz.
  • Ikastetxean antolatutako Aste kulturaleko jaian, behin erabili ondoren botatzen diren plastikozko edalontziak erabili beharrean, edalontzi berrerabilgarriak erabili ditugu.

Sortutako hondakinak BERRERABILIZ egindako jarduerak batzuk:

  • Lorontziak berritu ditugu Lorontzi zaharrak eta CD-zaharrak erabiliz.
  • Lorategi bertikala eraiki dugu Euskal jaian erabilitako plastikozko botilekin.
  • Eguzki-sistemako maketak egin ditugu etxean soberan genituen materialak erabiliz.
  • Musika tresnak eraiki ditugu etxetik ekarritako ontzi zaharrak erabiliz ( beirazko botilak, tetrabrick-ak...).
  • Auto neumatiko zaharrak erabiliz ikastetxea apaindu dugu lorontzi ederrak eraikiz.
  • Xaboia egin dugu etxean sukaldatzeko erabilitako olioarekin.
  • Oihalezko poltsak josi ditugu kamiseta zaharrak erabiliz.
  • Baratzean barazkiak izendatzeko plastiko gogorreko ontziak erabili ditugu kartelak egiteko.

Sortu ditugun hondakinak behar bezala sailkatzeko eta BIRZIKLATZEKO egindako jarduera batzuk:

  • Gongora bisitatu dugu, hondakinak behar bezala sailkatzen ikasteko eta zaborra murriztearen garrantzia azpimarratzeko.
  • Papera birziklatzeko tailerra egin dugu, egunkari zaharrak erabiliz paper orri berriak egiteko.
  • Hondakin plana martxan jarri dugu ikastetxean sortzen den zaborra behar bezala kudeatzeko helburuz.