HITZALDIAK

DBH1.MAILA

Aste berdeko tailerrekin batera jasangarritasunari buruzko hitzaldi bana programatu genituen egun bakoitzeko.

Lehenengo egunean ELKARKIDEtik etorri ziren haien proiektuaren nondik norakoak azaltzera, modu honetan gure baratzearen landaketan izango genituen laguntzaileen elkartea ezagutu genuen.

Bigarren egunean energia berriztagarrietan eta subiranotasun energetikoan aditua den Xabier Zubialde Lejarreta gurera etorri zen.