NATURART

Aurten, Iruñeko udalak ‘Naturart’ proiektua aurkeztu du eta honen barruan Iruñerriko ikasleek eta udal-zerbitzuek hamaika lorategi egin dituzte. Azpimarratu beharra dago Naturart Iruñean egiten den lehenbiziko Hiri Lorezaintzako Jaialdia izan dela. Gu proiektu honetan parte hartu dugu 1.batxilergoko botanika eta arte lantegia irakasgaiko ikasleekin.

Aurtengo gaia UNIBERTSOA izan da eta hamaika ikastetxek parte hartu dugu. Hamaika unibertso diferente, kosmosa ikusteko hamaika modu. Ziudadelako lubanarroetako tapiz berdearen gainean paratu dituzte hamaika lan horiek beste hainbeste ikastetxek (DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketakoak), udal hauetako berdegune eta lorezaintza zerbitzuen laguntzarekin: Burlata, Noain-Elortzibar, Aranguren, Egues, Berriozar, Orkoien Antsoain eta Iruña. Guztira 1.500 m2 estaltzen dituzte, eta Hiriartearen arte iraungikor eta garaikidearen kontzeptua lotzen dute Iruñeko Udaleko Parke, Lorategi eta Berdeguneetako Zerbitzuan ingurumen-kontzientziazioaren alde egindako lanarekin.

Lorategietan unibertsoari buruzko hainbat adierazpen islatzen dira: ametsen unibertsoa, literaturarena (Printze txikiaren unibertsoa), Unibertsoa espazioaren zabortegi gisa, gizakiak Unibertsoan hartzen duen tokia… Ideia horiek islatzeko erabili diren lehengaiak materia birziklatuak edo birziklagarriak izan dira batez ere: egurra, adreiluak, harriak, oihalak, pneumatikoak, zakuak, euritakoak, botilak, zelulosa, konposta, eta are, aulki-gurpildun bat.

Egin diren lorategi iraungikor asko osatzeko landareak erabili dira, hala sasoiko loreak nola belardian bertan izaten diren lore basatiak.

Gure proiektuaren izenburua Ametsen Unibertsoa da, honen bidez, ikasleek ametsek norberak sortutako Unibertso propiora garraiatzen gaituztela adierazi nahi izan dute. Lorategia aurrera eramateko Noain-Elortzibargo lorezainen laguntza paregabea izan genuen.

AMETSEN UNIBERTSOA LORATEGI EFIMEROA

Naturart proiekturako ikasleek aurkeztutako maketa batzuk

AUKERATUTAKO PROIEKTUAK

Botanikako talde batek aurkeztutako proiektu baten eta arte lantegiko talde batek aurkeztutako bi proiektuen arteko nahasketa bat eginez ametsen unibertsoa lan amankomuna osatu eta udaletxera aurkeztea erabaki genuen.

LORATEGIA ERAIKITZEN, PAUSOZ PAUSO

LORATEGIA AMAITUTA