EKOPLANA

DBH 1

Ikasturte honetan ikastetxearen jasangarritasuna hobetzeko, bereziki, hondakinen gaia landu nahi genuenez, Iruñerriko Mankomunitateak eskaintzen duen "Ekoplana" izeneko programan partehartzea aproposa eta interesgarria iruditu zaigu.

Programa honekin lotuta hondakinen kudeaketa egitearen beharra azpimarratu izan dugu mankomunitatetik etorritako hezitzaileen laguntzaz.

Lehenengo ebaluazioaren amaieran ikastetxeak hondakinen kudeaketan zuen egoera aztertzeko Ekoauditoretza bat egin dute 1.DBHko ikasleek.

Ondoren hondakinak ez ditugula behar bezala bereizten eta hondakin kopurua murriztu zitekeela ikusirik sentsibilizazio kanpaina eta jarduerak garatu dira bigarren eta hirugarren ebaluazioetan zehar.

Hirugarren ebaluazioaren amaieran bigarren ekoauditoretza egin eta ondorioztatu dugu zabor kopurua kasu batzuetan zeozer murriztu bada ere oraindik neurri batzuk hartu beharko genituzkela datorren ikasturteari begira ikastetxea benetan jasangarriagoa izateko.

Hortaz, datorren ikasturterako planteatu ditugun helburu nagusienak hondakinen gaiarekin:

  • Hamaiketakoak ontzi berrerabilgarrietan ekartzea sustatu, Aluminio hondakinik gabeko ikastetxea izateko eta ikastetxearen garbiketa maila igotzeko.
  • Hondakin organikoak patioan kokatuko dugun konpostagailuan kudeatu, hemen baratzean sortzen diren hondakinak ere kudeatuko ditugularik.
  • Sortzen diren hondakinen bereizketa sistema hobetu.
  • Paper birziklatuaren erabilera sustatu.