INGURUKO MENDIAK

DBH1 - GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Gure inguruko mendiak ezagutu eta hauekiko interesa pizteko helburuz, honako zeregina landu genuen eta bide batez, gaitegiarekin bat egiten zuten edukiak landu genituen (erliebea, mapa topografikoak, eskala, brujula, orientazioa...).

1. ZEREGINA, GURE ETXE ETA MENDIEN MURALA

Cordovillako gainara oinez joan ginen eta bertatik, orientazio jolasak egin genituen Iruñerriko mendiak identifikatuz eta kokatuz. Ondoren, bakoitzak bere etxetik ikusten zituen mendiei argazkia atera eta klasera ekarri zituen. Auzoka antolatuta, informazioa partekatu zuten eta bakoitzak, bere etxea marraztu zuen kartulina batean. Azkenik,talde bakoitzak, irakalearen, eskalaren, brujularen eta Iruñerriko maparen laguntzaz, bere etxeak eta ekarritako mendien argazkiak mural erraldoi batean itsatsi zituen.


2. MENDI TXANGO PRESTATZEN.

Ikasleak, lauko taldeetan antolaturik, Iruñerriko mendi batera txangoa prestatzea egokitu zitzaien. Ikasleek, institutuko ordenagailuetan eta IK/KI metodologiaren bitartez, egokitutako mendiaren inguruko informazioa bildu eta aurkezpen bat prestatu zuen, ondoren, klasekideen aurrean aurkeztu zuena. Aukeratutako mendiak, Elomendi, Erreniega, Ezkaba, irulegi, Gaztelu-Txurregi eta Erga izan ziren.



Txangoa prestatzen_ekoiturramix
Txangoa prestatzen_soni fitxategiaren kopia