ESKOLA-BARATZEA

Ikasturte honetan institutuan eskola-baratzea martxan jartzea erabaki dugu. Modu honetan ikasleek egunero jaten dituzten barazkiak nondik datozen ikasteko eta landare hauen bizi zikloaren nondik norakoak modu praktikoan lantzeko tresna paregabea izanen da.

Baratzea ekoizpen ekologikoaren teknikak jarraituz landuko dugu. Patikoko lurraren ezaugarriak direla eta baratzea bankaletan egitea erabaki genuen. Lau bankaletan banatu ditugu landareak eta datozen urteetan laboreen txandaketak egiteko asmoz landareak motaka (beharren arabera) banatu ditugu bankaletan.

Modu honetan bankal batean fruitua nagusia duten landareak izango ditugu; tomatea, alberginia, tomatea.

Beste batean hostoa nagusia eta behar ertaineko fruituak ematen dituzten landareak izango ditugu: zerbak, borraxak, luzokerra eta kuiatxoak.

Hirugarrenean sustrai jangarriak dituztenak; azenarioak, tipulak, erremolatxak eta errefaua urazak han eta hemen tartekatuz.

Eta azkenik laugarren bankalean lekadunak; lekak, potxak...

Hurrengo urteetan bankaletan jarritako landareak txandakatuko ditugu jarraian leku berean landare berberak ez errepikatzeko.

Baratzea jarri denetik ikasleen partehartzea oso positiboa izan da.